domingo, 29 de septiembre de 2013


MENDEA ETA SEGUNDUA GURUTZATZEN DIREN LEKUAN

2012ko irailaren 6a. Delhi, India. Hantxe elkartu ginen Ainhoa eta Koldo, eta hantxe hasi zen urtetan gure buruan imajinatu genuen bidaia gauzatzen. Mapetako marrak errepide bihurtzen hasi ziren,  izenak herri, herriak pertsona, gure buruan genituen izenak, irudiak, argazkiak, ideiak, bizia hartzen. Aurretik bidaia luzea genuen, urrun ikusten genuen ordu hartan lerro hauek idazten ditugun momentua, inoiz iritsiko ez zela zirudien, mendea eta segundoa inoiz ez zirela gurutzatuko. Baina bai, pixkanaka-pixkanaka India, Nepal, Myanmar, Thailandia, Kanbodia, Laos, Txina, Tibet, Japon eta Filipinak etorri ziren, konturatu gabe, ezarian, etxean gaude berriro.


Etxean gaude, bai, baina guztiz ez. Atzera begiratu eta hain gertu sentitzen dugu egondako leku bakoitza... hain gertu eta hain urrun aldi berean! Pasa garen toki bakoitzetik zati ñimiño bat hartu eta gure egin dugu betirako eta, aldi berean, egon garen leku bakoitzean garenaren zati bat utzi dugu, inoiz berreskuratuko ez duguna. Eta hemen gaude berriz, joan ginen berberak gara, baina desberdinak. Toki eta pertsona bakoitzak emandako zatitxoek guk utzitakoak bete dituzte.

Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Eskerrik asko bidaia honen aurretik lagundu diguzuen guztioi, badakizue nortzuk zareten. Eskerrak gure/zuen arteko haria izan den MUNDUABIZIKLETAZ jarraitu duzuen guztioi, txoko honek, zuek gabe, ez luke inolako zentzurik edukiko. Eskerrik asko bidean ezagututako guztioi, bidaia hau hain ahaztezina egiteagatik, zuek ere badakizue nortzuk zareten. Eta, azkenik, eskerrik asko bidaia honi jarraipena ematen lagunduko diguzuen guztioi.

Argazki batekin eta poema batekin agurtuko gara. Argazkia gurea da, poema, aldiz, Joseba Sarrionaindiarena da eta gure sentimenduei hitzak jartzen dizkio. Laster arte.


“INONGO LEKUAK” 

Geratu egiten gara ala joan?
Hala ere, geratzen garenean ez gara apur bat joaten?
Eta joaten garenean ez gara geratu egiten?

Hemen, geratu eta joan egiten gara?
Ala honuntz gatoz oraindik?
Eta hara ailegatzean, hona itzultzeko ala harantzago abiatzeko da?

Handik etortzean, han geratu ginen?
Hemen geratzean hemen geratzen gara?
Hemendik joaterakoan hara itzuliko gara?

Joatea itzultzea da beti?
Egundo egon gabeko lekura itzuliko gara?
Eta itzultzea harantzago joatea besterik ez bada?

Geratzen denak betirako geratzen dela pentsa dezake?
Ezinbestekoa da abiatzea eta ailegatu ezinean geratzea?

Abiatzen dena ez da egundo inon geratuko?
Ala itzuliko da?
Baina, itzultzen dena abiatu zen lekura itzultzen da ala?


Joseba Sarrionandia.








El 6 de septiembre de 2012 nos encontramos en Delhi, India. Y allí comenzó para nosotros, Ainhoa y Koldo, a tomar forma el viaje que durante años habíamos ido imaginando en nuestras cabezas. Fue allí donde las rayas de los mapas fueron diluyéndose hasta convertirse en las líneas de la carretera. Los nombres pasaron a ser pueblos, los pueblos personas, imágenes, todo empezó a ser realidad. Parecía que este momento nunca iba a llegar, pero fueron cruzándose en nuestros caminos India, Nepal, Myanmar, Thailandia, Camboya, Laos, Tibet, Japón y Filipinas, y sin darnos cuenta llegó el momento de volver a casa.

Y es aquí donde nos encontramos ahora, pero no del todo. Cuando miramos atrás, sentimos muy cerca todos los lugares en los que hemos estado, tan cerca y tan lejos a la vez... De cada lugar nos hemos llevado una ínfima parte y la hemos ido haciendo nuestra, mientras que una parte de nuestra esencia, de nuestro ser se ha quedado allí amarrada para siempre.

Ya solo nos queda dar las gracias a todos aquellos/as que antes del Viaje nos habéis ayudado, ya sabéis quienes sois. Gracias a los/as que habéis seguido el blog MUNDUABIZIKLETAZ, porque este rincón sin vosotros/as no hubiera tenido ningún sentido. Gracias también a todos/as personas que hemos conocido en el viaje, por hacer de esta ruta algo inolvidable. Y para terminar, muchas gracias a los/as que nos ayudaréis en los próximos meses a dar seguimiento a este aventura.

Nos despedimos con una foto sacada por nosotros y con un poema de Joseba Sarrionaindia que plasma con palabras nuestros sentimientos. ¡Hasta pronto!

OTROS LUGARES

¿Vamos o nos quedamos?
Sin embargo, ¿no nos vamos un poco cuando nos quedamos?
Y ¿no quedamos cuando nos vamos?

Aquí, ¿nos quedamos o nos vamos?
O ¿es que venimos hacia aquí todavía?
Y al llegar allá, ¿es para volver aquí o para ir más allá?

Al venir de allí, ¿nos quedamos allí?
Al quedarnos aquí ¿nos quedamos aquí?
Al irnos de aquí ¿volveremos allá?

¿Irse es volver siempre?
¿Volveremos a donde nunca estuvimos?
¿Y si volver no es mas que ir más allá?

¿Puede pensar el que se queda que se queda para siempre?
¿Es inevitable partir y quedarse sin llegar?

El que parte ¿no se quedará nunca en ningún lugar?
¿O volverá?
Pero, el que vuelve ¿volverá al punto de partida?

Joseba Sarrionandia.

2 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Itzultzen dena (itzultzerik balego) ezin omen da inoiz abiatu zen lekura itzuli. Egon gabeko lekura itzultzen gara ezinbestean. Behin abiatu ezkero itzultzerik al dago? Baina nora itzultzen gara? Inongo lekuetan bizi gara. Mendea eta segundua gurutzatzen diren lekuan, lekua gu baikara.
    Erlojuaren gurpila denbora kilometrotan neurtzen hasten denean ez dago bizitzaren bidaian atzera egiterik.
    Edozein leku zein denboran gaudelarik beti bidaiatuko dugu elkarrekin

    ResponderEliminar