miércoles, 7 de enero de 2015

MUNDUA BIZIKLETAZ ASIAN

Urtebeteko bizikleta-bidaia hau noiz gauzatzen hasi zen pentsatzen jarri eta 2002ko abuztua datorkigu gogora. Kuba izan zen herrialdea, 20 egun eta bizikletaz, noski. Gero etorri ziren Guatemala, Laos, Malawi, Sulawesi, Tanzania, Bolivia, Tadjikistan, Kirgizistan, Mozambike, Zimbabwe, Maroko, Sri Lanka, Pakistan... 2006an batu zen Ainhoa, Sulawesin (Indonesia).

Bidaia horiek guztiak ezinbestekoak izan ziren Asian zehar eginiko urtebeteko bidaia hau gauzatzeko. Lagunekin eginiko bidaia horiek, bizikleta-lagun guztiak, izan ziren bultzada. Pisua alokatu, furgoneta saldu eta 2012ko irailean elkartu ginen biok Indiako hiriburuan, Delhin. Indian hasitako bidaia 2013ko abuztuan bukatu zen Filipinetan. 

Eskuinaldean aurkituko dituzue, banan bana, kronologikoki, ezagutu genituen herrialdeak: India, Nepal, Myanmar, Thailandia, Kanbodia, Laos, Txina, Tibet, Japon eta Filipinak.
Gozatu!


No hay comentarios:

Publicar un comentario