sábado, 27 de octubre de 2012



AGUR INDIA

Rishikeshen Ganges ibaiarekin topo egin eta bertako giro erlijiosoa ikusteko aukera izan genuen.



Baina ez zen ezer izan Haridwarrekoarekin alderatuz. Haridwar Indiako hiri sakratuetariko bat da eta oso argi ikusi genuen hori jendez gainezka baitzegoen hiria. Rishikehen bezala, bertatik ere pasatzen da Ganges ibai sakratua. Batzuek ibaian aberastasun espirituala bilatzen duten bitartean…




Besteek zuzenean aberastasun materiala bilatzen dute.





Zur eta lur geratu ginen jende pila ibaian eta inguruetan zuloak eginez txanpon edo baliozko zer edo zeren bila aurkitu genuenean. Ulergaitza da hain toki sakratutzat dutena nola dagoen hain zikin.

Gaua etortzearekin batera ibaiari bedeinkazioa eskaintzen diote. Ibaiaren bi ertzetan pilatzen da jendea eta hostoak, txalupatxoak balira bezala, uretan jartzen dituzte lore eta kandelekin ibaiari eskaintzak eginez.




Gangesi agur esan genion gure Nepalerako bidean. Egia esan behar bada, lehendik sinesmen espiritual gutxi bagenuen, ikusitakoak ikusita, are eta gutxiago!

Trafikotik ihesi egin nahian tigre erreserba batekin topo egin genuen, baita gurutzatu ere. Tigre askorik ez genuen topatu, horren ordez oihan itxia eta bizikletak bultzatzera behartu gintuen hondarra.



Nekazal giroa ere oso zabaldua ikusi dugu. Azukre kainaz eta arroz soroz jositako landa zabalak gehien bat.



Eta India utzi aurretik, Sij erlijioaren tenplu zinez ederra.




Azkenean iritsi ginen mugara eta egiari zor, beste gauza bat espero genuen. India eta Nepalen artean dagoen kilometro eta erdiko bidea harriz josita dago asfaltorik gabe, zaldiz bultzatutako gurdiak gora eta behera, tximuak borrokan eta bi aldeetan bulego bezala bi “txiringito”. Herrialdeetako banderarik ere ez dago! Harrituta utzi gintuztenak Indiatik Nepalera bizikleta bultzaka topatu genituen pertsonak dira. Azukrez, arrozez eta bestelako lehengaiez betetako zakuak bizikleta gainean jarri eta hala-nola bultzaka pasatzen dute muga. Horiek bai alforjatzarrak!



Indiari agur esateko ordua iritsi zaigu.  Ia bi hilabete eman ditugu Indian zehar bizikletaz eta 1.900 kilometro egin ditugu. Kashmir musulmanetik Ladakh budistara eta azken honetatik India sakonera. Egia esan, bai Kashmir eta bai Ladakh India baino beste herrialde batzuk direla esango genuke. Dal eta Nagin lakuetatik Himalayako mendietara eta mendi erraldoietatik Ganges ibaira, egun guztiak oso biziak izan dira, gure zentzumenentzat atseden gutxirekin. Begientzat paisaien edertasunagatik, sudurrentzat usai nahasketa bortitzengatik eta belarrientzat bozina jasangaitzengatik.

Oroitzapen onekin geratzea gustatzen zaigu eta momentu on asko izan ditugu. Baina bat berezia izan bada, hori Himalaya mendikatea igaro genuen eguna izan da, Barachala La mendatean. Hona hemen momentu horiek.




AGUR INDIA
Nada más llegar a Rishikesh nos hemos encontrado con el famoso y sagrado río Ganges, donde hemos observado de primera mano el ambiente religioso que en él se repira. 

Nos ha sorprendido mucho ver a la gente, dentro y fuera de río, haciendo agujeros en la tierra en busca de monedas o de cualquier objeto valioso. Imposible también de enterder cómo siendo un lugar sagrado puede estar y está tan sucio. Más tarde, cuando llega la noche, los fieles piden la bendición al río y agrupados en las orillas de éste, arrojan flores, hojas y velas al agua a modo de ofrenda.

Nos despedimos del Ganges en nuestro camino hacia Nepal, a decir verdad, si hasta ahora nuestras creencias espirituales eran más bien escasas, una vez visto esto perdimos del todo la fé!

Huyendo del tráfico nos encontramos con una reserva natural de tigres que atravesamos sin problemas. Eso sí, en esta ocasión, a causa de la arena, tuvimos que ir empujando nuestras bicicletas. La India nos despidió con un último regalo antes de atravesar la frontera: un templo de religión Sig realmente bonito.

Al final llegamos a la frontera entre los dos paises: esperábamos otra cosa a la llegada. Atravesamos el último kilómetro y medio entre India y Nepal lleno de piedras, monos peleando y carros de caballos que continuaban sus caminos de un lado para otro. Dos chiringuitos nos daban la bienvenida al país. ¡Allí no había ni banderas!

Después de casi dos meses en la India y 1.900 kilómetros a nuestras espaldas, ha llegado el momento de decir adiós a la India. De la zona musulmana de Kashmir pasamos a la zona budista de Ladakh y después nos adentramos en la India más profunda, mas auténtica. Recorrimos los lagos Dal eta Nagin camino del Himalaya, pasando por una cordillera de gran altitud hasta desenbocar en el sagrado río Ganges. Ha sido toda una experiencia para nuestros sentidos: maravillosas vistas para contemplar, mezcla de fuertes olores, extraños para nosotros, y el ensordecedor y diario ruido de las bocinas.

2 comentarios:

  1. Aze lekutara sartu zeraten
    ea nola den orain nepal aldea
    MUXU PILOA OIARTZUNDIK
    Iñigo iloba

    ResponderEliminar
  2. Jende gutxi Katmandun ez?
    Hi Greg and Leasly, how is it going on? Really weird seein yu up there! I am looking after your house very well. Frighten off away bears from it and that kind of freaky stuff for me.
    Mendira mendira... hankak eskizofrnikoak bihurtuko zaizkizue, Josebak dion bezela. Gero agujetak!
    Kontuz Yetiarekin
    besarkada handi bat
    (Yetia ikusten baduzue beste bat berarentzat)

    ResponderEliminar