jueves, 11 de octubre de 2012


IRITSI GARA MANALIRA!

Lehtik pozik atera ginen atseden hartuta, sabelak ongi beteta eta eguraldi ona lagun. Sebastian lagun argentinarrak ere gurekin egin zuen Thikserainoko bidea. Thikseko gompa Ladakheko ederrenetariko bat da. 


Bertan monje budisten bizitza ikus daiteke. Errezoak, kantuak, eguneroko joan-etorria… gazte gaztetatik hasten dira batzuk.


Sebastian agurtu genuen eta aurrera jo gure Manalirako bidean.



Aurretik Tanglang La mendate izugarria genuen, Lehtik Manalirako bidean garaiena 5.300 metrorekin. Guztira 60 km egin genituen gorantz, hori bai, bi egunetan banatuta.


 Batzuetan ongi, besteetan...  bukaeran, hori bai, beti daukagu tontorra zain! Eta malda-behera ere bai!




Altuera horietan ez da oso erraza garbiketaren kontua. Dutxa gehienetan erreka izaten da eta hotz handia egiten duenez eguneroko garbiketa zaildu egiten da. Hala nola moldatu gara.


Morei lautadetan oso gogor eragin genion pedalei. Haizea aurrez aurre jarri zitzaigun eta sekulako hotzari ere aurre egin behar izan genion.


Hori bai, lautadaren bukaeran sekulako arroila polita aurkitu genuen.


Arroilan gordeta Pangeko Dhabak daude. Dhabak zer diren azaldu behar dugu, ezinbestekoak izan baitira Lehtik Manalirako bidea egiteko. Bide hau neguan guztiz itxita dago, normalean maiatzetik urrira egoten da irekita, elurraren arabera. Tarte horretan, Leh inguruko herrietatik eta Manali inguruko herrietatik familiak igotzen dira bide honetara. Bertan, kanpin-denda erraldoi batzuk jartzen dituzte eta bidaiarioi janaria eta lotarako txokoa eskaintzen digute. Kamioilariak, autobusetako bidaiariak, moto-bidaiariak eta, nola ez, bizikletan bidaiatzen dugunok zinez eskertzen ditugu dhaba hauek.


Gehienbat, guk bezala, zero azpiko tenperaturei aurre egin behar izan diegunean. Azarorako Dhaba hauek hustu, deseraiki eta kamioietan beraien herrietara bueltatzen dira familiak.


Bide hauen mantenuan langile ugari aurkitu ditugu. Bi motatako langileak daude. Alde batetik, Indiako zonalde txiroenetatik ingurune hauetara hilabeteak pasatzera datozenak. Oso jende pobrea da eta oso egoera kaxkarrean pasatzen dituzte hilabete hauek. Hotza, kanpin-denda zaharretan lotan, janari urria, zikin, lan gogorra…


Eta bestetik, inguruko herrietatik goizean goiz lanera kamioietan igotzen diren, nagusiki, emakumeak. Hauek, gutxienez, etxera bueltatzen dira lotara. Umore hobearekin aurkitu ditugu. Langile hauen guztiengatik ez balitz, ezingo litzateke errepide hauetan ibili.


Pangetik gora Lachunlung La mendatea (5.077m) eta jarraian Nakeela La (4.937m) genituen zain. Gauzak lasai hartu eta tarteko Dhaban lo egin genuen.






Handik behera jaitsiera luuuuuuuuzea ederki gozatzeko Gata bihurguneetatik barna eta Sarchuko Dhabak eguna bukatzeko.



Sarchun bukatzen da ofizialki Ladakh. Pena handiz agur esan diogu lurralde honi, bueltatuko garenaren sentipenarekin. Laster arte.


Bidean lagun asko topatu ditugu. Batzuek bizikletaz eta besteek, aita-seme poloniar hauek bezala, motoz egiten dute bidea. Royal Enfield moto indioak erosi edo alokatu eta Indian zehar bidaiatzeari ekiten dion jende ugari ikusi dugu (ezta, Alus eta Esti?). Semeak 16 urte besterik ez ditu eta hilabeteak darama bikote honek motoz bidaiatzen. Bideak askotan topo egin dugu beraiekin.


Hurrengo goizean igo genuen Baralacha La mendatea (4.918m). Mendate honetan Himalaya mendikatea gurutzatu genuen eta paisaia ere aldatzen hasi zen. Ladkaheko lehortasunetik mendi elurtuetara. Igo ditugun mendateetatik ederrenetarikoa.




Mendatetik oso gertu Suraj Tal laku ederra dago.


Beste jaitsiera luze baten ostean Lauhal bailaran sartu ginen paisaia guztiz aldatuz. Bat-batean, Suitzako Alpeetan geundela zirudien. Pinuak, belarra, kolore berdeak, mendi elurtuak, glaziarrak mendietatik zintzilik… Sekulakoa izan da paisaiaren kontrastea.






Keylongen, Lahual bailarako herri nagusian, Silvio topatu genuen bere bizikletarekin. Berak atera digu lehengo argazkia biok elkarrekin bizikletaz.




Elkarrekin egin genuen Keylongetik Gramphoorainoko eguna. Gramphoon Silviok Spiti bailarako bideari ekin zion eta guk, Gramphooko Dhaban lo egin genuen (Spitikoa beste baterako, ados Dorron?). Bertan Akshira gaztetxoa ezagutu genuen, etxerako modukoa. 12 urte ditu eta, zoritxarrez, Dhaban lan egin eta ez doa eskolara.


Hurrengo goizean ibilbideko azken mendatea igo behar genuen, Rotang La (3.988m). Sentipen gazi-gozoarekin ekin genion igoerari. Helburua lortuko dugunaren sentipen pozgarria eta ingurune eder hau uztearen tristura nahasten dira holakoetan.



Gailurrean poza gailendu zitzaigun. Lortu dugu!!!


Eta azken jaitsiera luuuuuuuzea, 3.988 metrotik 1.900 metrora 50 kilometroan. Aupaaaaa!



Manalira iritsi eta ondoan dagoen Vashist herrixka lasaian hartu dugu osatu. Ospatzeko ordua: pika handi bat eta pizza handiagoa!!!


Hori bai, bide honen gogortasunak bere ordaina izan du. Koldoren atzeko gurpileko uztaia apurtuta iritsi da Manalira. Atzo bigarren eskuko uztai bat lortu genuen Kullu hirian eta konponketa egiteko mekanikoa baita ere. Itxura hona du. Ea irauten duen.


Duela hilabete hasi genuen Srinagarretik Lehra eta Lehtik Manalirako bidea. Ez genekien egiteko gai izango ginen eta egia esan, oso pozik gaude, inoiz egin dugun ibilbide ederrenetariko bat egin dugunaren ustearekin. ESKERRIK ASKO IÑIGO, zuregatik ez balitz, ez genuke hau guztia bizi izango.


YA ESTAMOS EN MANALI

Salimos contentos, con buen tiempo y la tripa llena. El camino hasta Thikse lo hacemos en compañía de Sebastián, un amigo argentino. A nuestra llegada  a Thikse la gompa se nos presenta en el camino como una de las más bonitas de Ladakh. Allí, tenemos la gran suerte de poder observar cómo es la vida de los jóvenes monjes budistas. Su día a día entre rezos y canciones, el ir y venir de la rutina...

Tras despedirnos de Sebastián, nos encaminamos hacia Manali. Antes, sin embargo, nos esperaba el impresionante puerto de Tanglag La, con una altitud de 5.000 metros y 60 kilómetros de dura subida, repartido en dos etapas. 


Como ya habréis imaginado, el tema de la limpieza en esas circunstancias no resulta nada sencillo, así que nos adaptamos como podemos, con una rápida limpieza a orillas del río.


Tras atravesar la llanura de Morei con el viento en contra, llegamos a la hoz de Pang que nos encamina hasta las Dhabas. Llegados a este punto resulta necesario hacer una breve pausa en el camino para explicar de qué trata esto de las dhabas. Pues bien, resulta que el camino entre Leh Manali permanece cerrado durante todo el invierno a causa de la nieve; por lo que sólo entre los meses de mayo y octubre es posible recorrerlo. Durante esta temporada, algunas familias montan tiendas de campaña gigantes, como podéis ver en las fotos, a pie de camino. En ellas nos ofrecen alojamiento a todos los viajeros que estamos de paso: motoristas, camioneros y por supuesto a los cicloviajeros como nosotros. Lo agradecemos de veras.

Continuando con la subida, nos esperaba el puerto de Lachunlung La (5.077m) y a continuación el de Nakeela La(4.937m). Nos lo tomamos con calma y descansamos en una de las dhabas. De ahí en adelante, encontramos una larguísima bajada en la que pudimos disfrutar de lo lindo.

A lo largo del camino hemos encontrado buena gente. Algunos en bicicleta y otros en moto (una familia de polacos). Con ellos nos hemos ido encontrando varias veces a lo largo de esta travesía.

Y del paisaje seco de Ladkah, pasamos a los montes nevados de la cordillera del Himalaya. Después de subir el puerto de Baralacha La (4.918m) y de pasar por el precioso lago de Suraj Tal, nos espera una nueva y larga bajada para adentarnos en Lauhal, donde el paisaje vuelve a cambiar drásticamente.De repente, parecía que estuviéramos en los Alpes suizos. Pinos, hierba, colores verdes de diferentes tonalidades, montañas nevadas... ¡Un contraste realmente espectacular!

La última subida de este recorrido fue la de Rotang La (3.988m). Nos invadieron sentimientos encontrados, por una lado la alegría de haber alcanzado nuestro objetivo, por otro, la tristeza de dejar atrás los bellos paisajes que acabábamos de recorrer. A pesar de todo, la llegada a la cima fue una explosión de felicidad: lo conseguimos!!!!

A nuestra llegada a Manali, después de una bajada de 50 kilómetros, nos alojamos en un pueblito cercano llamado Vashist. Llega el momento de celebrar y de reponer fuerzas: un super pika y una pizza gigante!

8 comentarios:

  1. Ez da ezer bikote, you are welcome!

    Eskerrik asko zuei hain argazki ederrak eskeintzeagatik guztioi. Askotan gogoratu naiz zuekin aste hauetan. Egutegiari begira, ea ze eguraldia izango zenuten galdetzen nion neure buruari, ta pozten nau dena primeran atera izanak.

    Orain disfrutatu Vashisteko "hotsprings", janari ona eta zergatik ez! Charas pixkatxo bat! ;)

    Besarkada bat eta sorte on!!

    Aioooo!!!

    ResponderEliminar
  2. Enee azkar zoazte orain. Konturatu orduko munduari bira eman diozue!
    Ederrak argazkiak! Inbidia pixka bat ematen duzue bai. Orain dela hilabete bateko kamixeta bera jantzita, galtza berdinak... garbituko zenituen, ez da?
    Aizu, bizikleta hautsi gabe e! Ea bidaia astoz egiten bukatuko duzuten!
    Hemen denak zuetaz galdezka; dentista, pelukeroa, kebabekoa...
    Ondo segi

    ResponderEliminar
  3. Beti bezala ...argazki itzelak!!!
    Pozik ikusten zaituztet, beraz, pozaren pozez nago ni!!
    Bidaian zehar saiatuko naiz zuek laguntzen, indarrak eta animoak emanez!!
    Kuttuna disfutatu ahal duzun guztia!. Faltan botatzen zaitut!
    Muxu handi bat Gemma, Noa eta nire partez!!

    ResponderEliminar
  4. Aze abentura duzuena bikote, hori bai dela munduan zehar galduta ibiltzea.ARGAZKI POLITAK!!!!! aze premioa izanten duzuena elmugara iristean ezta? Koldo bapo-bapo jarriko zinen e?

    (Koldo berriz pantxo lopez ematen al duzu hainbeste egun galduta ibili ondoren?)

    Bi muxu oiartzundik

    Iñigo eta Peru ilobak

    ResponderEliminar
  5. Ke pasada! ikaragarriak dira lekuak...eta disfrutatzen ari zaretela dudarik ez dago! Ondo segi bidaia eta bloga berritzen joan guk inbidia pasatzeko.

    muxu bat Chiletik
    ane eta aino

    ResponderEliminar
  6. Increíbles los paisajes del norte de India. A pesar del frío y las cuestas vuestros rostros reflejan el disfrute de la ruta.
    Pues nada, un fuerte empujón para todo lo que tenéis por delante.
    Un abrazo de Aurora y Rubén.

    ResponderEliminar
  7. Aupa Mambruka ta Tsunami!

    Kriston inbidia pasatzen ai naiz zuen argazkiak ikusita! Ze bideak, hoi portuak, nolako mendiak! Gainera, trafikorik ez da batere ikusten! Nik oaindik Pakistaneko hautsakin segitzet. Beharrezko deskantsua neukan, egia esanda... Pakistaneko orbainak ere hementxe daude. Ze traka hangoa!! Erratzu aldean egin nun lendabiziko proba, atzo bertan, Julacarekin ta Haritzen Apetitosarekin. Ona!

    Ba zuek segi holaxe hango gauzak kontatzen, argazkik bialtzen, ta trakak gordetzen. Batek daki, oaindik igual ezagutuko ditudan nik ere!


    Besarkada haundi bat!

    Suzanne

    ResponderEliminar
  8. Iepa bikote!

    Jo, a ze oroitzapenak ekarri dizkiguten zuen argazkiek!! Jo, ta a ze meritua bide hori bizikletaz egitea!! Guk hiru egunetan egin genuen Manalitik Leh-rako bidea, eta inbidia pixka bat sentitu deu zuek hainbeste egun paraje hoietan pasatu dituzuela ikusita... Guk ere noizbait berriro bueltatuko ginela pentsatu genun..., agian, Spiti aldera hurrengoan; ta, agian, Haizearekin... Hemen daukazue guk egindako bidaiaren blogeko esteka: Leku asko ezagunak egingo zaizkizue... http://bagoazindiara.blogspot.com.es/
    Ta, Manalin, kroketak eta tortilla patata ematen zituzten guest house guapo baten bazkaldu gendun behin. Hau da wegunea: http://www.casabellavistamanali.com/
    Han jarraitzen baldin badezue aprobetxatu indarrak hartzeko, ta indiako janariari tregua pixkat emateko.
    Ondo ondo segi!

    Esti ta Alus.

    ResponderEliminar