domingo, 21 de octubre de 2012


NEPALERAKO BIDEAN

Nepalerako bideari ekin aurretik Manaliko inguruaz gozatzeko aukera izan genuen. Bitxia da nola uztartzen diren turistentzako jatetxe eta hotelak etxe zahar eta baserriko bizitza eta giroarekin.


Hori bai, natur ingurune ederrean.


Manalitik irten eta lehenengo gauza Koldoren bizikleta (Manbruka) medikuarenera eramatea izan zen. Bide luzea dugu aurretik eta osasunez ongi egotea ezinbestekoa da, baita bizikletentzat ere.


Beas ibaia ondoan genuela ekin genion bideari. Manali inguruan kirol-abentura oso zabaldua dago eta horien artean Beas ibaian behera raftinga egitea.


Hasiera hasieratik konturatu ginen aldaketa bortitza egongo zela orain arte ikusi dugunaren eta aurretik datorkigunaren artean. Bi egunean altueraz jaitsi eta tenperaturan gora jo genuen. Aspaldian gordeta genituen bizikletarako galtza motzak eta mauka motzeko nikiak alforjen azpialdetik atera ditugu. Paisaia ere izugarri aldatu zitzaigun basoen eta oihanen berdea agertuz.




Bide nagusia ekidin eta bigarren mailako errepideetatik ibilira gara. Shimlarako bidean gindoazela bidean aurkitutako jendeari galdetuz bide laburragoa gomendatu ziguten, hurrengo egunean beste bide labur bat gomendatu ziguten beste batzuek… horrela ibili gara mendi magaletan gora eta behera trafiko astunetik ihesi.



Duela hiru egun lotarako toki bila hasi eta ez genuen ezer aurkitzen. Gaua bazetorren. Han eta hemen galdezka hasi eta azkenean indiar nekazari batek berarekin joatea proposatu zigun. Bere baserri ondoan jarri genuen kanpin-denda eta afaltzeko eta gosaltzeko mokadutxoa ere lortu genuen. Ainhoa gustura ibili zen gizonari gure ibilbidearen berri ematen.


Eta etxeko-andrea afaria prestatzen.


Jendeak egin ohi digun galdera bat hauxe da: “Zer jaten zenuten?” Ba orain arte, turismo guneetatik at, gehien jan duguna honako hau da:


Arroza, Dhal eta, ahal denean, barazki batzuk. Arrozaren gainean ikusten den kolore horiko horixe da Dhala. Dilistaren antzeko lekalea da. Ontzitxoan dagoena barazkiak dira, kasu honetan, ilarra eta patata egosia. Ez dago batere txarra! Hori bai, egunero berdina jan behar duzunean…

Eta jarraian gure bidaiakoa amesgaizto eta burukomina. Kokoteraino gaude bozinez!!! Edozein momentuan, inolako arrazoirik gabe, beharrik gabe, bozinak jo eta jo dabiltza Indiako gidariak. Kamioi, auto edo moto, berdin da, jasanezina bihurtzen da batzuetan. Eta animatu egiten dituzte gainera!


Hinduismoa modu askotan agertu zaigu bidean zehar. Gizon hau, bere familiarekin, jainko hinduen estatuak margotzen zebilen errepide ondoan gero saltzeko.


Ez dakigu ea konturatu den, baina alabatxoa du jainkosarik ederrena.


 Prozesioak


Erromesak


Hainbeste hinduen artean Sij erlijioak eta bere tenpluek ere lekua badute. Paonta Sahib hiriko tenplua adibidez.


Baina hinduek txoko sakraturik baldin badute, hori Ganges ibaia da. Guk Rishikesh hirian egin dugu topo ibai sakratuarekin.



Hortxe gaude orain, Rishikeshen, atseden hartu eta Nepaleko mugarainoko bidea nola egin pentsatzen. Alde batetik trafikoa ekidin nahi dugu, baina beste aldetik, autobusa hartzeko gogorik ere ez dugu. Ikusiko da.


CAMINO A NEPAL

Antes de emprender el camino hacia Nepal, tuvimos la oportunidad de disfrutar de los alrededores de Manali. Sorprende ver la mimetización de hoteles y restaurantes para turistas con el tradicional ambiente rural de la zona. Todo ello en un bonito enclave natural.

Lo primero que hicimos al salir de Manali fue poner a punto la bicicleta de Koldo (Mambruka). Después, emprendimos el camino dejando a un lado el río Beas, en el cual se practica deporte de aventura donde el rafting destaca entre los demás.

El cambio entre lo que hemos visto hasta el momento y entre lo que nos toca ver ahora es notable. La temperatura ha subido y por lo tanto, hemos tenido que sacar del fondo de las alforjas los pantalones cortos y las camisetas de manga corta.

Hemos dejado de lado la carretera principal y nos hemos decantado por caminos secundarios. Gracias a los consejos que la gente nos ha ido dando, hemos conseguido evitar el tráfico, cambiando la ruta.

Hace tres días estuvimos buscando un sitio para dormir. Se acercaba la noche y no teníamos nada acordado hasta que al final, un agricultor nos ofreció que fuéramos con él. Plantamos la tienda de campaña junto a su casa y conseguimos algo que llevarnos a la boca para cenar y para desayunar. Ainhoa disfrutó explicando a nuestro nuevo amigo nuestro plan, mientras que su mujer preparaba la cena.

Es muy común que nos pregunten de qué nos alimentamos cuando estamos de viaje. Y la respuesta es sencilla: siempre que nos salimos de los clásicos circuitos turísticos el arroz es la base de nuestra alimentación. Arroz, dhal y verduras (siempre que se puede). El dhal es una legrumbre muy parecida a las lentejas. Este plato nos gusta, eso sí, cuando toca comerlo durante muchos días... la cosa cambia.

Pero sin duda alguna, la pesadilla de nuestro viaje no tiene nada que ver con la comida. Se trata del molesto sonido de las bocinas. Estamos hartos de tanto ruido... En cualquier momento y bajo cualquier pretexto, los conductores de la India hacen uso de ella. Para colmo, ¡también la utilizan para animarnos!

Ahora estamos en Rishikesh, descansando un poco y pensando cómo hacer el camino hacia Nepal. Por un lado, queremos evitar el molesto tráfico, pero por otro no queremos coger el autobús. Así que ya se verá.

6 comentarios:

  1. Zer ongi zabiltzaten Asia aldean!!!
    Egunero eguraldi hona paisai zoragarria eta abentura ematen duzuen pasu bakoitzean.
    Horrela jarraitu eta asko disfrutatu.
    MUXU PILOA OIARTZUNDIK
    iñigo iloba
    (planteatu al duzue zuek ere txirrina jotzen astea asko motiba zaitezten)

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Txirrina? Ez dugu txirrinik, baina txirrina baino barkuko sirena erraldoi bat beharko genuke!

      Eliminar
  2. Dhal! ze onak, guk pila jan genituen Indian ( ez dago besterik eta!!). Koldo, zu behintzat janariarekin disfrutatzen egongo zara seguro.
    muxu bat

    aino eta ane

    ResponderEliminar
  3. Aizue!!
    Mauka:pagotxa.....maHuka: manga.
    Beti bezala..argazki ederrak. Okerrena ez da egunero arroza jatea, okerrena nola demontre egingo duzuen kaka, joder!!.
    Jarraitu argazkiak eta berriak argitaratzen, beste era batean, baina ,geuk ere zuen bidaiarekin segitzen gozatzeko.
    Muxu erraldoi..egongo gara harremanetan.

    ResponderEliminar
  4. IEPA LAGUNAK! EARKI AI ZEATE! INDIAKOAK ITXURA EARRA IZAN DULA DIRUDI, TA ABER OAIN NEPALEKOA!

    ResponderEliminar
  5. Egun on bikote!!

    Egunero ikastolara etorri, ordenagailua piztu eta zuen argazkiak ikustea eta abenturak irakurtzea ohitura bihurtu da!! Zelako inbidia!!

    Oso ondo pasa, asko disfrutatu eta jarraitu horrela!!

    Goraintziak Armentia ikastolatik!!

    ResponderEliminar