martes, 13 de noviembre de 2012


KATMANDUN!

Lumbinitik atera ginen egunean bertan gazte hau topatu genuen bide ertzean bere bizikleta altxa ezinik. Batzuk bizikleta gurdia bailitzan erabiltzen dute, izugarrizko karga jarri eta bultza eta bultza. Honek ezin izan zuen eutsi eta bide ertzera erori zitzaion bizikleta karga guztiarekin. Denon artean lortu genuen 100 kilotik gorako karga berriz ere errepidean jartzea.


Teraiko lautadatik jarraitu genuen egun batzuetan, lautadaz eta jendeaz gozatzen gure Katmandurako bidean.





Baina Hetauda herrian ekialderako norabidea utzi eta bigarren mailako bide gogor bezain polit batetik iparraldera jo genuen. Malda benetan gogorrak bailara itxietan gora. Daman herrixkan ikusi genuen Himalaya urrunean. Benetan ederra da mendi horiek begi bistan dituzula pedalei eragitea.





Katmandurako sarrera ez zen espero bezain atsegina izan, guztiz kontrakoa. Trafiko nazkagarria topatu genuen hiri sarreran eta hiri barruan eta bertako askok egiten duten bezala, gure birikak ahal bezala babestu genituen.

Hiri eroa Katmandu. Erdialdea jendez gainezka dago beti eta erokeria horren guztiaren artean tenpluak nonahi agertzen dira.




Jendea eguneroko bizitzaz gozatzen.


Orain mendialdera goaz eta bertan hiru asteko ibilbidea egiteko asmoa dugu. Everest menditzarraren ingurua hurbilduko gara eta onena hauxe da, lagunekin goazela! Greg eta Leslie etorri dira Estatu Batuetatik eta bikotea laukote bihurtu da elkarrekin baikoaz mendira. Aupa!


Gure/zuen blog honetan hiru asteko etenalditxo bat egin beharrean gaude mendian egongo baikara. Hori bai, bueltan kontatuko dizuegu zer moduz joan den txangoa. Laster arte.

EN KATMANDU

Continuamos por la llanada de Terai durante unos días, disfrutando del paisaje y de la gente en nuestro camino hacia la capital.

Entrar a Katmandu no resultó ser muy agradable, pronto nos dimos de bruces con un tráfico horrible, tanto a la entrada de la ciudad así como en el centro. Así que, al igual que hacen muchos de los habitantes de Katmandu, nosotros también protegimos nuestros pulmones como buenamente pudimos.

Katmandu es una ciudad caótica. El centro está atestado de gente y en medio de todo el barullo van apareciendo templos al girar cualquier esquina.

Durante los próximos días vamos a hacer un recorrido de tres semanas hacia el campamento base del Everest, y lo mejor de todo es que esta vez ¡vamos acompañados por unos amigos! Greg y Leslie han venido desde Estados Unidos y gracias a ellos nos hemos convertido en un cuarteto perfecto para ir al monte. Por este motivo durante las próximas semanas no podremos actualizar nuestro/vuestro blog. Eso sí, a la vuelta no os perdáis detalle de cómo ha ido la excursión. ¡Hasta pronto!

7 comentarios:

  1. Iepa bikote!!
    Ondo zabiltzatela ematen du Nepal inguruetatik. Berriro ere mendira zoazte,oso ondo ibili eta argazki asko atera

    OIARTZUNDIK BI MUXU

    Zer bazkaltzen duzue nepal aldean?????
    Iñigo iloba

    ResponderEliminar
  2. Ba....Ainho, argi eta garbi esango dizut...JAI DUZU INGELESAREKIN!! Greg eta lesli majuak izango dira baina zure ingeles mailarekin...ez dakit nik!!
    Ondo pasa egingo duzuen bidairekin, baina, bueltatu orduko berriz harremanetan egongo gara!!
    PD: Koldo Willisek argitaratu dute diska berria....aupa!!
    Muxu handi bat bikote!!
    Maite zaituztet!!

    ResponderEliminar
  3. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. asko gogoratzen gara zuekin bikote!!!
      Eskumiñak emateko gringo ilegorriari!!
      Ta Marron, zmz zabiltza??

      Eliminar
  4. Jende gutxi Katmandun ez?
    Eta orain mendira? Hankak eskizofrenikoak bihurtuko zizkizue, Josebak dion bezala. Gero agujetak, noski!
    Hi Greg and Leasly. You look happy in the picture. I am looking after your house frighten away bears and that kind of freaky stuff I am not used to. Hard work and not too much snow in the bowl yet. Have fun.
    Ni hementxe, Highlands Bowl-ean gora eta behera satorrak bezela.
    Eskuminak everybodiri

    ResponderEliminar
  5. Kooldo, ZELAKO ARGAZKIAK! Zer moduz doa zure bidaia? Gogorra? Seguru gaude primeran pasatzen ari zarela, jende berria ezagutzen eta inoiz ahaztuko ez dituzun abenturak bizitzen. Laister bizikleta pikutara bidaliko duzu!jaja
    Asko gogoratzen gara zutaz
    Musu handi bat
    Amaia eta Helena
    Laister arte

    ResponderEliminar
  6. Zeatik ematen diazue holako enbidie? Eskerrak laster gu ere eskapada txiki bat egitea goazen Senegalea. Elurre badator EHra, ta datorren asteburun Isaba aldea goaz elurraz gozatzea. Ez ditugu Everest ta holako mounstroak ikusiko baina etxeko mendik ere ez daude gaizki.
    Besarkada erraldoi bat Gregi sin falta, ta beste pare bat zuentzat.
    Dorron

    ResponderEliminar