domingo, 4 de noviembre de 2012


NEPAL, HAU BAI GOZAMENA!

Horrelaxe da, sekulako gozatua hartzen ari gara Nepaleko errepideetan zehar bizikletaz.  India atzean utzi eta berehala konturatu ginen hau beste mundu bat dela. Lehenengo aldaketa errepidean bertan nabaritu genuen. Indiako bozina jasanezinak nozitu ondoren hemen lasaitasuna da nagusi. Ekialdetik sartu ginen Nepalera, Mahendranagarreko mugatik, eta Hegoaldeko errepide nagusitik joan arren oraingoz trafikoa oso urria da. Ibilgailu hedatuena bizikleta da hemen.

Emakumeak lanera


Gazteak ikastetxeetara


Adinak  ez du garrantzirik


Ingurunean nekazal giroa da nagusi. Arrozez estalitako landa zabalak hurrenean galtzen dira eta lan egiteko baliabideak oso oinarrizkoak dira. Hori bai, lanean emakumeak dira protagonista nagusiak.




Soroetako putzuetan arrain txiki-txikien bila.



Beste protagonista nagusiak haurrak dira. Edozein tokitik “bye bye”edo “namaste namaste” oihukatuz agurtzen dute beti irribarre zabal batekin. Askotan guk beraiek ikusi baino lehen agurtzen hasten dira eta kosta egiten zaigu non dauden jakitea.





Etxeak ere oso oinarrizkoak dira. Asko eta asko adobezko hormez eraikiak daude eta adarrez eginiko teilatuak dituzte. Kolore okreekin dotore margotuak, abereak inguruan eta oso garbi eta txukun antolatuak daude.




Nepal ezaguna da bertan munduko mendirik altuenak daudelako. Baina herrialdea bi zatitan banatzen da. Iparraldean, mendebaldetik ekialdera, Himalayako mendikate erraldoia baldin badago, hegoaldean, mendebaldetik ekialdera baita ere Teraiko lautada zabala dago eta ohian sakonak aurkitu daitezke.  Bertan animalia basati askok beren bizilekua dute. Horietako baten bila jo genuen bidean genuen  “Bardia National Park”era.


Parkeko gida bat lagun genuela egun osoko ibilbideari ekin genion parkean zehar eta bila eta bila ibili ginen.



Azkenean aurkitu genuen! Zein da?



Handik hegoaldeko errepidetik gure Katmandurako bidearekin jarraitu genuen. Bidean hurrengo geltokia Lumbini izan da, hortxe gaude orain. Lumbini ezaguna da hemen jaio omen zelako Budha. Mundu osotik dator jendea, budistak bereziki, toki hau ezagutzera. Tenplu honen barruan dago Budharen jaioleku zehatza.


Inguruan munduko herrialde desberdinetako diruarekin eraikitako tenplu, estupa eta eraikin erlijioso ugari dago, batzuk oraindik bukatu gabe.




Hemendik mendialdera joko dugu bospasei egunean Katmandun egoteko asmoarekin.

DISFRUTANDO EN NEPAL 

Así es, estamos cogiendo el gustillo a esto de pedalear por las carreteras de Nepal. Hace unos días que dejamos atrás India, y pronto nos hemos dado cuenta de que esto es otro mundo. Ya no tenemos que padecer el ensordecedor ruido de las bocinas, aquí la tranquilidad impera en las carreteras. Entramos a Nepal por el este, por la frontera de Mahendranagar y a pesar de ir pedaleando por la carretera principal del sur del país, el tráfico es escaso ya que el vehículo más utilizado es la bicicleta.
En este entorno, el paisaje rural predomina sobre el resto. Los amplios arrozales se pierden en las lineas del infinito y en ellos son las mujeres las que más trabajan ayudadas por material muy básico. Los otros protagonistas son los niños y las niñas. Saludan a nuestro paso con una sonrisa en la boca y el típico “bye bye” o “namaste namaste”. ¡A veces nos cuesta saber de dónde vienen sus voces!
Por otro lado están las casas. Son también muy sencillas. Muchas de ellas están construidas con adobe y con ramas en el tejado. Suelen estar pintadas en tonos ocres, elegantes, bonitas, limpias, y a su alrededor siempre encontramos animales.
Nepal es conocido en todo el mundo por las grandes montañas que posee. Pero este país se divide en dos zonas. En el norte, de oeste a este se extiende la amplia cordillera del Himalaya. En el sur, sin embargo, encontramos la llanada de Terai rodeada de profundos bosques. En ellos, habitan algunos animales salvajes. Nosotros fuimos en su busca de uno de ellos por el “Bardia National Park” acompañdos por un guía del parque. No cesamos en la búsqueda y al final ¡lo encontramos! Allí estaba el rinoceronte.
La siguiente parada la hicimos en Lumbini, lugar de nacimiento de Budha. Aquí viene gente de todo el mundo, especialmente budistas, a conocer el lugar y a disfrutar de templos y estupas, algunos de ellos aún están sin terminar. Ahora emprendemos el camino hacia Katmandú, donde pretendemos estar en unos cinco o seis días.

6 comentarios:

  1. Epa bikote
    Oraindik Indian zehar zabiltztela ematen du bakarrik auto gutxiago ikusten direla.Oiarrtzunen lan eta lan gabiltza eta gainera euri piloa ari du
    Non egiten duzue lo??????????

    MUXU BANA OIARTZUNDIK
    Iñigo iloba

    ResponderEliminar
  2. Ba Indiarekin alderatuz hau paradisua da! Gogor ikasketekin. Lo bertako hostaletan egiten dugu, baina asko zulo zikin xamarrak dira.

    ResponderEliminar
  3. Namaste!
    Argazki ederrak. Eta berriz ere galtza motxetan! Inbidia ematen duzue malapartatuak. Nepal baino gehiago Brasil dirudi, batez ere Ainhoa erreka gurutzatzen ari dena, alprojak uretan bustitzen ia ia.
    Ni etzi banoa, hemengo udazken giro grixa utziz.
    Ondo segi

    ResponderEliminar
  4. zulo zikinak.... malawikoak bezain beste ez dira izango ezta? bestela... horietako lekuren baten argazkia ere jarri, bestela argazki politak bakarrik...

    ResponderEliminar
  5. Aurrera bikote! Se os ve un poco flacos baina don´t worry. Kathmanduko K-TOO jatetxean omenaldi izugarriak emateko aukera izango duzue, merezita gainera.
    Dastatu Asiako txuletoirik hoberenak Everest aldera joan baino lehen!!

    ResponderEliminar
  6. Aupala, parea!
    Ez duzue inbidia txikia ematen ingurune hartan ibilita!
    Hemen giroa gris dago, eta barruko kamixeta jantzita ateratzen hasita gaude dagoeneko.
    Eskuminak eman Kathmanduri, eta bidean harrapatzen dituzuen rinozeronte guztiei!

    ResponderEliminar