domingo, 6 de enero de 2013

MYANMARREN

Bangkokeko aireportuan gau osoa erdi lotan eman ondoren goizean goiz hegazkina hartu eta Yangonen lurreratu ginen. Aldaketa bat batekoa izan zen. Alde batetik beroa. Orain arte izan ez dugun beroak ongi etorria eman zigun Yangonen eta azkar batean arropa aldaketa egin genuen. Beste aldetik garbitasuna. Indiako zaborrei eta kiratsei agur esan eta nolabaiteko garbitasuna eta txukuntasuna poz handiz hartu dugu. Asia asko daude eta hau beste Asia bat da.

Yangon hiri handia da eta trafiko dezente eduki arren  nahiko ordenatua eta txukuna iruditu zaigu Indiako eta Nepaleko hiriekin alderatuz. Hiriaren erdialdea merkatu erraldoi baten antzekoa da. Ohiko dendez gain, espaloi guztietan eta errepide ertzean  kale-saltzaileek beraien dendatxoak jartzen dituzte.


Myanmarren milaka tenplu budista dago. Yagoneko famatuena eta ziurrenik Myanmarreko garrantzitsuena Shwedagon Paya da. Bertan, errezoan aritzeko hurbiltzen diren milaka erromesak eta atzerritik gatozen ehunka turistak nahasten gara.




Yangonetik iparraldera dagoen Meiktila herrira autobusez jo genuen handik gure bizikletako ibilbideari hasiera emateko. Hori bai, Meiktilako lakuan ilunabar zoragarri batek bizikletan hasteko indarrak eman zizkigun.


Meiktilatik Baganerako bidea bi egunean egin genuen errepide onaz gozatuz, makina bat tenplu ikusiaz eta bidean lagunak eginez.




Bagan Myanmarreko toki ezagunena edo ezagunetarikoa da. Ibai ondoan kokatutako lautadan ehunka tenplu eraiki dira mendeetan zehar eta izugarria da inguru guztietara begiratu eta zeruertzean tenpluen puntak nola galtzen diren ikustea.


Garai, mota eta tamaina desberdinetako tenpluak aurkitu daitezke Baganen. Batzuk oso zahartuak, besteak eraberrituak eta beste batzuk eraberritzen.



  
Tenpluen barnean Budaren irudiak dira nagusi, hauek ere mota eta tamaina guztietakoak.


Baina den dena ez da hain polita eta atsegina izan. Myanmarren orokorrean eta Baganen bereziki aurkitutako turista kopuruak ezustean harrapatu gaitu. Turista pila bat dago herrialdetako toki ezagunenetan. Garai hau urteko garairik turistikoena da baina aurten bereziki turismoak Myanmarren eztanda egin duela uste dugu. Honek lo egiteko tokietako prezioen igoera izugarria ekarri du eta gure bidaia honetan ordaindu ez ditugun prezioak ordaintzen ari gara. Oraindik egokitze prozesuan gaude.


Hori bai, inguruko turista eta tenpluei gehiegi erreparatu gabe bertako nekazariek eguneroko lanean jarraitzen dute.


Baina Baganeko tenpluei benetako indarra ilunabarrak ematen die. Tenplu, nekazari eta turistak agertu aurretik jada hor zegoen ilunabar zoragarriak. Norbait arratsaldero zerua margotzen dabilela dirudi.


 

Turismo guneetatik irten eta berehala Myanmarreko biztanleekin uztartu eta beraien jatortasunaz gozatzeko aukera daukagu. Myingyan herrian, adibidez, merkatuan oso gustura ibili ginen emakumeekin jolas-solasean.


Nekazariekin edozein geldialditan.


Gizonezkoen artean oso zabaldua dagoen kirola bat topatu dugu. Boleibolaren antzera baina hankarekin. A ze abilezia daukaten pilota lurrera erori gabe airean mantentzeko. Edozein txokotan aurki dezakezu jendea jolasean.


Txirrindulari dezente topatu dugu errepidean eta horien arten hiru alemaniar hauek (ezkerretik eskuinera): Andreas, Arwed eta Micheal. Lehenengoa Tokion bizi da, bigarrena Taiwanen eta hirugarrena Shangain. Hiru asteko bidaia egiten dabiltza. Asia aldean bizitzen urte asko daramaten arren alemaniar peto petoak sentitzen dira eta, egiari zor, garagardoa egunero litroka edateko ohitura bizi bizirik mantentzen dute. Garagardoa edateko  eta kartetan jolasteko ohitura.



Beraiekin batera egin ditugu lau egun bizikletaz eta Mandalay hirian agurtu ditugu gure egun hauetako errepide lagunak. Guk Mandalyn pare bat egun egoteko asmoa dugu gero hortik iparralderago jotzeko. Hispawra, mendialdera.

EN MYANMAR
 

Después de pasar toda la noche en el aeropuerto de Bangkok intentando dormir un poco, por la mañana cogimos un avión con destino a Yangon. El cambio fue brutal, por un lado, el calor del cual habíamos carecido hasta ahora, nos dio la bienvenida. Por otro lado, la limpieza. La basura acumulada que encontramos en las calles de la India y los fétidos olores habían quedado atrás. Acogimos el cambio con gran alegría. Una nueva Asia nos estaba esperando.

En Myanmar existen miles de templos budistas, y Shwedagon Paya, el de Yangon, es probablemente, el más famoso de todos. En él, nos entremezclamos los turistas con cientos de fieles que día tras día acuden allí a rezar. De Yangon nos dirigimos en autobus hacia Meiktila, un pueblo ubicado al norte de la capital. Un maravilloso atardecer a orillas del lago Meiktila fue el encargado de darnos fuerzas para emprender al día siguiente nuestra ruta en bicicleta.

También hemos tenido la oportunidad de conocer un nuevo deporte muy parecido al volleyball, pero al que se juega utilizando las piernas. ¡Menuda habilidad han desarrollado para que la pelota no caiga nunca al suelo!
Además, nos hemos encontrado con bastantes ciclistas en las carreteras, y entre ellos destacan tres alemanes: Andreas, Arwed y Michael. El primero de ellos vive actualmente en Tokyo, el segundo en Taiwan y el último en Shangai. A pesar de llevar unos cuantos años viviendo en Asia siguen manteniendo las buenas costumbres patrias de beber cerveza sin descanso cada día. Con ellos hemos pasado cuatro días en bicicleta hasta que llegó el momento de despedirnos de ellos en Mandalay. Nuestra idea es pasar un par de días en Mandalay, antes de emprender el camino hacia la cordillera de Hispaw.

5 comentarios:

  1. Aldaketa ona egin duzue bikote. Orain moreno jarriko zarete ezta???
    Beno Gabonak bukatu dira eta berriro lanen hasi behar da, aze inbidia ematen diguzuena.
    Ondo ibili eta asko disfrutatu
    MUXU HANDI BAT OIARTZUNDI
    Iñigo iloba

    ResponderEliminar
  2. Urte berri on Koldo. Arraioa, a ze toki ederra urteari arrera emateko. Izugarrizko inbidia ematen didazu. Gu hemen hotza pasatzen eta zuek belztuta eta guzti. Bueno, zorte on eta gozatu Asiaz. =P

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupa Oier, urte berri on zuri ere! Egia esan kolore pixkatxo bat hartzen ari gara. Poz handia eman dit zure berri jakiteak. Besarkada handi bat Myanmarretik eta eskuminak armentiatar guztiei!

      Eliminar
  3. Ainho atsegin ditut erderaz argitaratzen dituzun komentarioak...ALFERRA!!!
    MUXUTXUSSSS!!!

    ResponderEliminar
  4. Gasteizen gaur elurra egin du lehenengo aldiz
    Perrakas!!
    A ze nolako inbidia!

    Salute jodidas!

    muybastos.com

    ResponderEliminar