martes, 29 de enero de 2013


UR GAINEAN BIZITZA ETA AGUR MYANMAR

Inle lakura iritsi aurretik Pindaya herrian geldialdia egin genuen.  Bertan, budaren irudiz jositako koba bat dago mendiaren magalean. Goizean goiz igo ginen eta kobaren sarrerarik Pindaya oso eder ikusten zen.


Goiz ibiltzeak bere abantailak baditu batzuetan eta guk turista taldeak etorri baino lehen gozatu genuen tenplu bihurtutako kobaren edertasunaz, isiltasunean.




Pindayatik Kalawra lasai asko joan eta bi egunez gure bizikletei atsedena eman genien Inle lakura autobusez hurbiltzeko.


Nyaungshe herrian ontzian sartu eta kanaletik lakurantz hurbildu ginen. Bat batean kanala utzi eta lakuan sartuta bere handitasunaz konturatzen zara.  Zoragarria.  Zoragarri lakua, inguruko mendiak eta lakuko bizitza. Lakuaren eguneroko bizitzak, jendearen joan etorriak, harritua utzi gintuen. Inle lakuko arrantzaleak oso ezagunak dira arraunean hankarekin egiteagatik.  Ezinezkoa dirudien arren sekulako abilezia dute hanka bakarrarekin arraunari eragiten.





Laku inguruko herrietan merkatuak egoten dira eta herrixketatik jende asko, emakumeak bereziki, hurbiltzen da beraien produktuak saltzera.


Myanmarren bertan eginiko tabakoa oso zabaldua dago. Emakume hau merkatuan bere postutxoan lasai zegoen erosleen zain.


Baina guretzat Inle lakuko gauzarik ederrena laku barruan dauden herrixkak dira. Ezinezkoak diruditen herrixkak ur gainean eraikiak. Uretan murgiltzen dira etxeetako zutabeak, urezkoak dira kaleak eta trafikoa txalupek osatzen dute.


Baratzak ere ur gainean.


Arropa  zintzilikatzen dago emakumea txaluparen gainean.


Gure gaztetxoek etxetik bizikleta ateratzen badute hemen…


Inle lakuko bizitzaz txundituta,  Kalawtik Meiktilarako bide luzea erraz egin genuen maldan behera. Gure azken eguna izan zen Myanmarren bizikletaz. Meiktilan zain zeuden  bizikletak sartzeko kutxak eta handik zuzenean Yangonera joan ginen autobusez.


Yangonen eman genion agurra Myanmarri bertako kaleko giroaz gozatuz.


Kaleko ehunka denden artean emakumea kuluxkatxoa egiten. Goiz irekiko zuen ziurrenik  bere dendatxoa.


Kaleko edozein txokotan antolatzen dituzte jatetxeak mokadutxo bat egiteko.


Erlijio zaharrek teknologia berriekin bat egiten dute. Monjeak ere egunean egon nahi dute.


Konturatu orduko Myanmar uzteko ordua iritsi zaigu. Herrialde honetan gehienez 28 eguneko bisa lortu daiteke eta nahiz eta 1.200 km egin bizikleta gainean azkar asko pasa zaizkigu egunak. Bertako jendearen jatortasunak liluratuta utzi gaitu. Herrialde duela gutxi irekitzen hasi denez turismoaren eragina ez da iritsi toki askora eta hori nabari da. Eskerrik asko Marta eta Eddy zuen laguntza oso garrantzizkoa izan baita ibilbidea aukeratzeko eta asko erraztu dizkiguzue gauzak. Myanmarri irribarrez esan genion agur eta Myanmarrek irribarrez esan zigun agur.






UNA VIDA SOBRE EL AGUA, ADIÓS MYANMAR


Antes de llegar a Inle hicimos una parada en Pindaya. Allí, nos encontramos con una cueva, a los pies de una ladera, atestada de figuras de Buda. Subimos a primera hora para evitar a los turistas y así pudimos disfrutar del silencio que la inundaba. De Pindaya emprendimos el camino hacia Kalaw, en donde dejamos las bicis aparcadas durante dos días, para acercarnos al lago Inle en autobús.


Desde Nyaungshe atravesamos el canal que desembocaba en el lago Inle. La inmensidad y la belleza del lago nos dejó prendados, no sólo por su atractivo, también por los montes que lo rodeaban y por la vida que se palpaba a su alrededor. El día a día del lago y el ir y venir de sus gentes nos dejaron realmente sorprendidos. Sin duda alguna, lo que más nos fascinó fueron los pequeños pueblos que encontramos en su interior. Imposibles pero reales construcciones edificadas sobre el agua, con cimientos anclados en el fondo del lago y calles anegadas que ven pasar pequeñas embarcaciones que poco tienen que envidiar al mundanal trafico de cualquier ciudad.  


Maravillados con la vida del lago, nos dirigimos de Kalaw a Meiktila, cuesta abajo sin mayor dificultad, en el que fuera nuestro último día en bicicleta en Myanmar. En Meiktila nos esperaban las cajas para guardar las bicis. Allí cogimos el autobús que nos llevó hasta Yangon. Y sin darnos cuenta llegó el momento de despedirnos de Myanmar.

El tiempo máximo para visitar el país es de 28 días, y a pesar de haber recorrido 1.200 kilómetros el tiempo se nos ha pasado volando. La amabilidad de la gente nos ha sorprendido muy gratamente, y teniendo en cuenta que es un país abierto al turismo desde hace poco tiempo, aún existen lugares por visitar en los que el turismo no ha hecho aún grandes estragos. Muchas gracias a Marta y Eddy por la ayuda, ha sido fundamental para planificar el recorrido.
Myanmar nos devolvió la sonrisa con la que le despedimos.

3 comentarios:

  1. Arraunean hankarekin! Erotuta daude Myanmarretar hauek!
    Bai, ikusia nuen nonbaiten erreportaia baina ez nuen tokia gogoratzen. Abilidade handiz egiten dute arraun zutik txalupa gainean.
    Eskerrikasko argazkiengatik eta gure kultura (zegoenekoz zabala eta sakona zena) oraindik gehiago aberasteagatik.
    Segi olatu gainean!

    ResponderEliminar
  2. Aupa Tost, bueltakoan Hondarribiko traineruan berrikuntza izan daiteke hankarekin arraun egitea. Agian emaitzak hobetu daitezke!!! Zuk behitzak hainbeste eskiatuz indar gehiago edukiko duzu hanketan besoetan baino. Guk teknika azalduko. Eman egurra elurretan.

    ResponderEliminar
  3. AUpa bikote
    Zein ondo ibili zareten herrialde honetaneztaa.Bueno hemen ongi jarraitzen dugu eta zuengan pentsatzen dugu, baina zein ondo pasatzen duzuen ikustean inbidia pasatzen dugu.
    Ondo ibili eta zaindu

    Iñigo iloba

    ResponderEliminar