jueves, 7 de febrero de 2013

BANGKOKEN, ETXEAN BEZALA

Hasiera batean Bangkoki beldur pixka bat bagenion ere, azkenean hiriaz gozatzeko aukera izan genuela esan behar dugu. Khao San kalearen inguruan agertu eta Myanmarreko lasaitasuna kaos bilakatu zen. Lagunak zihoen bezala, kaos han eta kaos hemen. Turistentzat goitik behera prestatutako ingurunea.


Hurrengo egunean, ordea,  Mireiarekin harremanetan jarri eta bere etxean hartu gintuen. Mireia eta Dave Bangkoken  bizi dira eta beraien etxeko ateak parez pare ireki zizkiguten. Horrelako hiri erraldoi batean txokoa aurkitzea izugarrizko zortea da.




Tailandiako janariaz gozatzeko aukera izan dugu jada. Indarrak berreskuratzeko aukera ona izan dugu Bangkoken.


Gure bizikleta maiteak ere mimo batzuk jaso dituzte. Kubierta berri bat, freno eta kanbioen errebisioa, denetarik aurki daiteke hemen. Primeran geratu dira bizikletak, ez Gasteizko Gama bizikleta dendan uzten dizkiguten bezain ongi baina tira, ezin gara kexatu.


Hiri erraldoiaren etxe orratz modernoen artean tenplu zaharrak eta bisitarako toki lasai eta erlijiosoak  ere aurkitu daitezke. 






Oso zainduak daude toki gehienak, etengabeko berrikuntzan. Budaren irudia, beti sakaratua.




Budaren irudi erraldoi bat badago Wat Pho tenpluan. Irudi famatu honetan  etzanda agertzen da, atseden hartzen?


Buda erraldoiaren hankako hatzaren behealdea dago lehengo planoan eta burua urrunean ikus daiteke.


Gauza asko topatu ditugu Bangkoken baina, dudarik gabe, garrantzizkoena eta ederrena lagunak izan dira. Aspaldiko partez etxe sentsazioa izan dugu. Lasai lo egin, gosaria prestatu, auzotik ibili, lagunekin afaltzera joan, solasaldian aritu… bidaiatzearen gauzarik onenetarikoa da lagunak egitea. Beraiengatik ez balitz seguru gaude gure Bangkokeko  egonaldia ez zela hain atsegina suertatuko. Mireia eta Daveekin berandu baino lehen topo egingo dugula ziur gaude. Bizikletaz akaso? Eskerrik asko bioi eta laster arte.

1 comentario:

  1. Animo bikote: Berriro etxean zudetela ematen du, Gasteiz bezain hiri handi batean ezta!!
    Ondo zabiltzatela ematen du herrialde honetan lasai eta agobio askorik gabe. Hemen beti bezala egunero euria ari du eta gainera sekulako hotza.
    Ondo jarraitu eta Muxu handi bat

    Iñigo iloba

    ResponderEliminar