viernes, 15 de febrero de 2013

OPORRAK PHUKETEN

Bangkok kostata utzi  eta autobusez hurbildu ginen Phuketeraino itsasoaren bila. Turismo gune oso ezaguna da Phuket baina irla handia denez, hondartza ezagun eta masifikatuetatik at txokoak aurkitu daitezke. Phuket Townen aurkitu genuen guk gure txokoa. Hasieratik harritu gintuen herriak bere lasaitasun eta dotoreziarekin. Estilo kolonialeko eraikin ugari dago eta ingurunea berritzen lan polita egiten ari dira.






Eraikinen goialdean etxebizitzak daude gehienetan eta behealdean dendak, jatetxeak, tabernak, biltegiak edo lantegiak dituzte.




Kostaleko merkataritza gune garrantzitsua izan da mendeetan zehar Phuket Town eta horrek herrialde desberdinetako eragina ekarri du. Portugesen eraginaz gain txinatarrek ere beren eragina izan dute.


Phuketera joateko arrazoietako bat Edwin eta Isabell  lagunekin elkartu eta beraiekin batera belaontzian inguruko kostaldea ezagutzea zen. Baina itsasoa mugitua zegoen eta zorabioak zirela eta… uste baina motzagoa izan zen txangoa. Pena handiz agurtu behar izan genituen gure lagunak, laster arte!


Hondartzaz gozatzeko ordua iritsi zitzaigun, baina lurretik joatea hobe.


Phuket inguruan hondartza asko daude baina hauetako asko mundu osotik etorritako jendez  gainezka, zaratatsuak  eta hamakaz beteta.  Gure gogokoena  iparraldean dagoen Nayan Beach izan da. Oso toki lasaia.


Nola ezagutu txirrindulari bat hondartzan? Ainhoaren hanketan erantzuna.




Batzuetan, egunerokoak estutzen gaituenean,  dena hankaz gora jartzeko gogoa izaten dugu,ezta? Dena pikutara! 


Gu, egia esan, oso estu ez gabiltza azkenaldian…
Hondartza honen gauzarik hoberena hauxe da, tailandiarren bizimoduaz gozatzeko aukera ematen duela. Arrantzaleak,



merkatua arrain freskoarekin,


eta hondartzara datorren bertako jendea.


Eta Phuketen, nola ez, lagunak aurkitu ditugu; Bartzelonako M. Luz, Bilboko Oliver, Indiako Mahatma, Hegoafrikako Nelson, Jamaikako Bob eta Argentinako Ernestorekin tope egin genuen.


M. Luz eta Oliverrekin bigarren aldiz elkartu gara bidaia honetan eta primeran moldatu gara laurok. Bidaian, bizitzan bezala, pertsona guztietatik zer edo zer jaso eta ikas dezakegu eta guri bikote honen bidaiatzeko lasaitasuna izugarri gustatu zaigu. M. Luzek ipuin politak idazten ditu eta Oliverrek argazki ederrak atera. Berain web orrialdean aurki ditzakezue guztiak: www.slowchickendance.com. Merezi du. Ea berriz non elkartzen garen!


DE VACACIONES EN PHUKET

Dejamos Bangkok y nos dirigimos en autobus hacia Phuket, en busca del olor a mar. Se trata de un lugar muy turístico, pero como la isla es bastante grande, existe la posibilidad de encontrar algunas playas con encanto. Huímos de las masificaciones y nos dirigimos a Phuket Town. Nos dorprendió desde el princio la tranquilidad y la elegancia del pueblo, lleno de edificios coloniales.

Una de las razones para ir a Phunket fue la posibilidad de encontrarnos con Edwin e Isabell, dos amigos que tenían intención de recorrer la costa en velero. Pero el mar es impredecible, y estando agitado resulta imposible controlar los mareos. Así que la excursión acabó durando algo menos de lo previsto. Con pena, dijimos adiós a nuestros amigos.

Así que fue entonces cuando empezamos a disfrutar de las maravillosas playas que tiene este país, y entre ellas, de nuestra favorita, Nayan Beach, localizada al norte de la isla. Ahí va un secreto: si queréis saber cuál es la mejor manera de reconocer a un ciclista en una playa, mirad las piernas de Ainhoa y obtendréis la respuesta. 


Además de disfrutar de la presencia del hindú Mahatma, del sudafricano Nelson, del jamaicano Bob y de Ernesto el argentino, nos encontramos por segunda vez con la catalana M.Luz y con el bilbotarra Oliver.

En los viajes, al igual que ocurre en la vida diaria, podemos aprender mucho de las personas que nos rodean. Y la tranquilidad que les acompaña a esta pareja en sus viajes nos ha encantado. M.Luz escribe unos preciosos cuentos y Oliver saca unas fotos fabulosas. Si queréis verlas, os recomendamos que visitéis su página. Sin duda alguna merece la pena hacerlo. www.slowchickendance.com. Sea donde sea, ¡ojalá volvamos a encontrarnos pronto!

4 comentarios:

  1. Aupa bikote
    Ikusten da ondo jarraitzen duzuela aste hauetan. A ze ur gardena horrek karibea ematen du eta hondartzak inbidia ematen digute. Hemen oraindik hotz eta euri tartean gaude eta pirinioetan elur izugarri pila egin du.
    Ondo izango zaretelakoan

    Iñigo iloba

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Aupa Inigo!!! Karibea hemendik nahiko urrun dago baina ezin gara kexatu. Halere ez pentsa dena arrosa kolorekoa denik. Bero handia, moskitoen kozkak... eta zu osatu lehen bait lehen, erdi gaixorik omen zabiltza eta. Animo motel!

      Eliminar
  2. Ainho a zer nolako ileordea!! Mezedez bueltatu bezain pronto ILEAPAINDEGIRA!!!
    Oso ondo ikusten zaituztet..morenotes eta guapu samar!!
    Muxutxusssss

    ResponderEliminar
  3. Ai ama ze oroitzapen!!
    Ederki zabiltzate ezta? Inbidia apurtxo bat ematen diguzue ez pentsa... Asko goxatu bidai zoragarri honetan eta muxu erraldoi bat hiruron partez. Jarraitu zuen bidaiaren gora beherak kontatzen!
    Maddi, Eñaut eta Ixi

    ResponderEliminar