domingo, 28 de abril de 2013


LUANG PRABANG

Luang Prabang Laoseko hiriburu turistikoa da eta nahiz eta denboraldi jendetsuena ez izan, atzerritar ugari genbiltzan inguruan. Bun Pi Mai ospakizunaren azken egunak  ziren baina oraingoan, aurreko egunetako ur gudetatik urrun, alde erlijiosoena topatu genuen.



Luang Prabang tenpluz josia dago, edozein txokotan aurki daitezke tenpluak.


Tenplu askoren inguruan monje budistak bizi dira eta gazte asko ikasketa erlijiosoak egiten dabil.


Gazteak atzerritarrekin hitz egiteko gogotsu egoten dira beraien ingelesa lantzeko. Honek oso maila ona zuen. Bere ametsa Australiara bidaiatzea da.


Wat Xieng Thong da tenplurik ezagunena eta gure ustez, bidaia osoan ikusi dugun politenetariko bat. Detaile txiki asko ditu eta normalean tenpluetan aurkitzen ez diren koloreak.



Luang Prabangeko kale nagusia gauero  dendaz betetzen da turistontzat makina bat “souvenir” erosteko aukera eskainiz. Dendari gazteenentzat  beranduegi izaten da batzuetan.


Laos frantsesen kolonia izan zeneko etxe asko dago hirian. Hauetako asko berritu eta hotel  edo jatetxe dotore bilakatu dira gaur egun. Asko luxuzkoak, gure mailatik goraxeago.


Frantsesen eragina argia da eta eragin horren erakusleetako bat petanka da. Txoko askotan topatu ditugu laostarrak petanka jolasean.


Luang Prabangi agur esatearekin batera bidean aurkitu dugun Jacques Sirat bidaiariari ere agur esan genion. Vang Viengen topatu genuen lehen aldiz eta ordutik beste hainbat alditan topatu dugu. Jacquesek 19 urte darama bizikletaz bidaiatzen, ongi irakurri duzue, 19 URTE! Makina bat kontu eta istorioz gozatzeko aukera izan genuen elkarrekin, benetan tipo jatorra. Bere berri izan nahi baduzue (eta bide batez Frantsesa landu) hauxe da bere helbidea: www.jacques-sirat.com. Ea bideak berriz elkartzen gaituen.



LAOS IPARRALDEKO IBAIAK

Luang Prabangen Mekong ibairi agur esan bagenion ere, bidean ibai ugariren inguruan ibili gara. Gure helburua Nam Ou edo Ou ibaitik gora txalupaz bidaiatzea zen. 


Inguru honetako bidea oso ederra eta atsegina izan da. Ibaiek eta mendiek eskainitako paisaia ederrez gain jendearen eguneroko bizitzak ere momentu ederrak eman dizkigu.
Tatuajeak moda bat baino askoz gehiago dira hemen.


Emakume asko ehuntzen topatu ditugu.


Bang Na herrixkan lo egiteko toki bila hasi eta herriko eskolako ingeles irakasleak txokoa egin zigun bere etxean.


Ordainean goizean eskolara joan ginen berarekin eta ikasleekin ingeles mintzapraktika saioa izan genuen. Koldok aukeran Gorputz Hezkuntzakoa nahigo zuen, baina tira.


Laguntxo bat ere egin genuen, irakaslearen bizilaguna. Nat izena du eta jateko modukoa da.


Laosen etnia ugari daude eta hauetako batzuk emakumeen jantziengatik desberdindu daitezke. Hmong etniako familia honekin topo egin genuen.


Nong Khiaw herrira iritsi eta han genuen Ou ibaia gure zain.



Nong Khiawn gure bizikletak txalupan sartu eta Ou ibaitik gora Muang Khua herrira iristea zen gure asmoa . Paisaia zoragarria da inguru hauetan.



Nong Khiawtik Muang Khuareko bidean Muang Noi Neua herrixkan gelditu eta bi gau eman genituen bertan. Duela oso gutxi arte Ou ibaia zen hona iristeko modu bakarra eta duela bi aste iritsi da argindarra bertara. Alforjak ostatuan utzi eta oraindik txikiagoa den  inguruko Huayxen herrira txangoa egin genuen.


Ipuin batetik ateratako lekua. Lan eta lan aurkitu genituen bertako biztanleak.


Errementaria


Baina inguru hauetan aberastasunik handienetarikoa ibaian bertan aurkitzen dute. Pita hariarekin beraien sareak egiten dituzte gero arrantzan aritzeko.



Muang Khuarako bidean gure txalupako gidariak arraina erosteko geldialditxo pare bat egin zituen. Bost kiloko arraitxoa erosi zion gazte honi!


Muang Khuan txalupa eta Ou ibai utzi eta berriz ere pedalei eragiteko unea iritsi zen.



Muang Khuatik Udom Xay herrirako bidean iparraldeko Phongsali probintziara joateko bidegurutzea pasa genuen. Phongsali inguruan Akha etniako jende asko bizi da eta bidean hauetako batzuekin topo egin genuen. Etnia hau ezaguna da emakumeek duten janzkera ederragatik. Beltzaren gainean kolore deigarriak eta izugarrizko detaile pila, txanoetan batez ere. Zinez dotore janzten dute


Burrutik


oinetara.


Bidean egiten ditugun geldialdi ugariek herrialdetik oso gertu sentitzeko aukera ematen digute. Etxetxo hau izan zen gure jatetxe inprobisatua. Kanpotik eta barrutik.




AGUR LAOS

Ia konturatu gabe agur esateko ordua iritsi zaigu, hain ongi, hain gustura, hain lasai sentitzen garenean.  Hilabete eta erdi eman ditugu herrialde honetan eta 1.960 kilometro egin ditugu bizikletaz hegotik iparrera Laos zeharkatuz. Beltzetik zurira pasa gara Laosen, Vientiane hiribururainoko bero beltzetik mendialdeko edertasun zurira. Orain arteko egunik okerrenetarikoak izan ditugu eta orain arteko egunik politenetarikoak baita ere. Herrietako jendearen lasaitasun eta xumetasunarekin bat egin eta asko gozatu dugu. Orain Txina daukagu aurrean eta, egiari zor, hemen hain eroso egonda, nagikeria pixkatxo bat sentitzen dugu bertarako jauzia egiteko. Bi egun barru han gaude. Agur Laos.


  


LUANG PRABANG

Luang Prabang es la capital turística del país, y aunque no nos encontramos en la peor época para visitar este ciudad, si que hemos tenido oportunidad de coincidir aquí con muchos turistas. Alrededor de los templos que encontramos en esta ciudad, viven los jóvenes monjes que aún continuan inmersos en sus estudios religiosos. Algunos de ellos están deseosos de hablar con los extranjeros, con el objetivo de poner en práctica sus conocimientos de inglés. Uno de ellos, nos demostró su buen nivel del idioma y nos contó que uno de sus sueños era poder viajar, algún día, a Australia.

El templo más conocido de Luang Prabang es Wat Xieng Thong, a nuestro parecer el más bonito que hemos visto en todo el viaje. Cuenta con muchos detalles y con colores poco habituales en otros templos, que sin duda alguna llaman la atención.

A la vez que decíamos adiós a Luang Prabang, también nos despedíamos de Jacques Sirat, un viajero con el que nos encontramos por primera vez en Vang Vieng y con el volvimos a coincidir en varias ocasiones. Jacques lleva nada más y nada menos que ¡19 años viajando en bicicleta! Así que con él, hemos tenido la oportunidad de disfrutar de un sinfín de historias, un gran tipo, sin duda alguna. Si queréis saber más sobres sus andanzas, mientras que aprovecháis para pereccionar vuestro francés, aquí tenéis su dirección: www.jacques-sirat.com.

AGUR LAOS

Sin darnos cuenta, cuando tan a gusto y tan tranquilos estábamos en Laos, ha llegado la hora de decir adiós a este país. Hemos pasado mes y medio aquí, donde hemos recorrido 1.960 kilómetros de sur a norte. Ahora nos espera China, y a decir verdad, estando tan cómodos aquí, nos da un poco de pereza dar el salto a ese gran país. En dos días ya estaremos allí... adiós Laos.


1 comentario:

  1. Aupa bikote
    Berriro ere gozatu egin dut zuen egunerokoa irakurtzen. Hemen dena berdin doa eta jada hasi da bero piska bat.

    Ondo ibili
    Iñigo iloba

    ResponderEliminar