viernes, 19 de abril de 2013


VIENTIANEN LASAI ASKO

Azkenean Vientianen astebete eman bagenuen ere bertako lasaitasunarekin bat egin eta ez zitzaigun batere luze egin egonaldia. Hainbat kontu txiki egiteko aukera izan genuen. Gure bizikletek garbiketa on bat jaso eta gurpila zuzentzeko ere mekanikoarenera jo genuen. Tailerra hankaz gora egon arren ondo konpontzen zen eta lan ona egin zuen.


Quebeceko Veronica eta Franchesca  topatu genituen bidean bizikletaz. Motxilekin bidaiatzen zebiltzan baina Kanbodian, Phnom Penhen, bi bizikleta erosi eta Vientianerako bideari ekin zioten. Egun batzuetan errepidean topo egin ostean Vientianen elkar agurtu genuen behar bezalako afaria batekin.


Janariarekin ez gara oso ongi konpondu Vientianerainoko bidean eta menua aldatu eta txerrikeria pixkatxo bat jatea ongi etorri zaigu. Bidean, egun askotan, topatu dugun janari bakarra noodle zopa izan da. Izugarri gustuko dute laostarrek janari hau.

Haragi zatiak ezkerrean, arrozezko noodleak erdian, soja zatiak goian eta belar sorta eskuinean. Hau guztia zoparekin nahastu eta barrura!  Noizean behin ongi dago, baina egunero…



Okerragoa ere izan zitekeen.… hauxe aurkitu genuen Vientianeko merkatuko janariaren sekzioan.


Hiri txikia denez bizikletak hartu eta toki ezagunenak bisitatzeari ekin genion.

Haw Pha Keo eta Wat Sisaket tenplu zaharberrituak



Turistok errezoan dabiltzan laostarrekin nahasten gara.


Pha That Luang estupa, Laoseko monumenturik garrantzitsuenetarikoa


Mekong ondoko pasealekuan Laoseko bandera eta bandera komunistak tartekatzen dira.


Txinako bisa poltsikoratuta eta Vientianeko lasaitasunaz ederki gozatuta agur esan genion hiriburuari. Txoko guztietan aurki daitezke  lasaitasun printzak.



VANG VIENGERAKO BIDEAN, URTE BERRI ON!

Errepidean bizikletaz jende asko topatzen dugu, batzuetan, gu bezala, bidaiariak eta beste batzuetan bertako jendea. Herrialde bakoitzak bere bizikleta modelo berezia dauka. Laosen zabalduena ezkerraldean ikus dezakezuena da, atzean norbait eramateko primerakoa. Baina Tailandiako eraginak hona iritsi dira eta eskuinean daukazue modelo modernoa.


Apirilaren erdialdean Laosen urte berria ospatzen da, Bun Pi Mai, eta Vang Viengerako bidean harrapatu gintuen. Laoseko Beer Lao garagardoa edateko elkartzen dira lagunak eta toki askotan tragoa hartzera gonbidatu digute. Bat ongi dago, arazoa zera izan da, edalontzia behin eta berriz betetzen zigutela eta bizikletaz goazenez…



Bizikletaz martxan gindoazela, geratu gabe,  auto batetik garagardoa eman zioten Koldori. Dopina?


Bi egunean iritsi ginen Vang Viengera,  inguruko paisaiagatik ezaguna den herrira. Mendi bertikalak landaretzaz estaliak eta Nam Song ibaia ondoan.



Tokia oso turistikoa izan arren txoko polita da. Ingurunea ezagutzera joan ginen eta Bun Pi Mai urte berriaren ospakizunekin topo egin genuen berriz ere. Familiak egun pasa elkartu ziren  Blue Lagoon inguruan.

Musika banda giroa alaituz


Putzuan haurrak jolasean




LUANG PRABANGERAKO BIDEAN, MENDIAK

Vang Vieng atzean utzi arren


Bun Pi Mai jaialdiaren ospakizunak ez ziren bukatu. Jaiaren ohitura zabalduenetarikoa ura jaurtiz elkar bustitzea da. Herrietan, errepide ertzean, urezko munizioz beterik jende pila aurkitu dugu ibilgailuak bustitzeko irrikatan.


Bizikletak ez gara libratu. Beroari aurre egiteko ez da erremedio txarra izan!




Haurrak hurrengo biktimen zain


Batzuetan bustialdiaren tamaina negoziatzeko aukera izan dugu. Ainhoa horretan dabil emakume honekin, baina bustialdirik gabe ez zen geratu.


Beste batzuetan ez genuen negoziatzeko aukerarik izan.


Pertsona helduek kutsu erlijiosoagoa ematen diote festari, hori bai, beti pozez gainezka. Etxez etxe topatu genuen koadrila hau  Muang Kasi herrian kantuan eta dantzan.


Bustita ala lehor mendialdeko aldapa gogorrak zain zeuden.


Luze,oso luze ikusten da behetik gorako bidea. Goitik behera beste itxura bat hartzen du.


Esfortzuak bere saria dakar. Paisaia, herrixkak eta, bereziki,  pertsonak. Mendialdeko irudiak zoragarriak dira. Koldo duela zazpi urte ingurune honetan ibili zen eta garai hartan hain txundituta geratzearen arrazoia ulertu du berriz ere.




Familia honek errepide ertzean zeukan dendatxoa. Ez dakigu zehazki zein den ehizatutako animalia baina mokadu bezala salgai zeukaten postutxoan (norbaitek animalia zein den baldin badaki mezutxo bat bidali mesedez).


Emakume honek, aiztoa eskuan, keinu arraroak egiten zituen. Ez ginen gehiegi hurbildu badaezpada ere.


Gurean bezala, amonek lan handia egiten dute txikien heziketan eta zainketan.


Baina, han ez bezala, hemen neskatila gazteak beren anai-arreba txikiez arduratu behar dira.


Mendialdeko freskura izugarri eskertu dugu. Phou Khoun herrian lainoz inguratuta esnatu ginen.


Malden gora beherak etengabeak izan dira ingurune menditsu honetan.


Inguruko mendiak oso soilduak topatu ditugu. Pena handia sortzen du horrek baina bertako biztanle askoren eguneroko ogia hor dago. Erre gero landatzeko. Pertsonaren eta naturaren arteko talka.



Kiewkacham herrixka izan zen gure azken geltokia Luang Prabangera jaitsi aurretik. Hantxe topatu genuen hirukote maitagarria hau.


Nork esango liguke jaitsiera luze bat egiteko gogorik izango ez genuela. Berriz ere behera, berora, Luang Prabang zain genuen.


 
TRANQUILAMENTE EN VIENTIÁN

Al final, pasamos toda una semana en Vientián, disfrutando de la tranquilidad de la ciudad y aprovechando para limpiar y poner a punto nuestras bicicletas. A pesar de encontrarnos con una taller un tanto caótico, el mecánico hizo un buen trabajo y quedamos contentos con el resultado.

Allí conocimos a Veronica y a Franchesca, dos chicas de Quebec, que aunque en un principio habían decidido viajar de mochileras, en Camboya se hicieron con dos bicicletas y emprendieron así su camino hacia Vientián. Después de coincidir varios días en el camino, nos despedimos con una buena cena.

Y hablando de comida, tenemos que reconocer que no nos hemos arreglado muy bien con el tema de la comida durante el viaje hacia Vientián (solo hemos encontrado sopa de noodles), así que al llegar a la capital hemos cambiado radicalmente de menú, disfrutando del sabor de algunas guarradillas.

Al ser una ciudad relativamente pequeña, hemos podido recorrerla en bicicleta: desde los viejos templos restaurados de Haw Pha Keo y Wat Sisaket, hasta la destacada estupa de Pha That Luang, la más importante de Laos.

Con el visado de China en la mano y después de disfrutar de la tranquilidad de Vientián, dijimos adiós a la capital de Laos. En cualquier rincón del mundo puede uno encontrar briznas de tranquilidad.
  
CAMINO DE VANG VIENG, ¡FELIZ AÑO NUEVO!

En Laos el año nuevo se celebra a mitad de abril, y a nosotros nos pilló camino de Vang Vieng. Es habitual juntarse para beber la cerveza local Beer Lao, y nosotros, a pesar de ser turistas, no pudimos escapar de esa tradición. Tomarse una cerveza a mitad de camino no está nada mal, el problema aparece cuando después de tomar más de una tienes que volver a emprender el camino. Y sino que se lo pregunten a Koldo ya que cuando íbamos pedaleando sin parar por la carretera, se le acercaron desde un coche para ofrecerle cerveza... ¿doping? Allá cada cual.

En un par de días, llegamos a Vang Vieng, un pueblo conocido por el paisaje que lo rodea. Aunque el lugar es bastante turístico, nos pareció muy bonito. Mientras recorríamos la zona volvimoa a encontrarnos con las celebraciones de año nuevo y esta vez, pudimos ver cómo las familias se reunen para pasar el día en torno al Blue Lagoon. Con la banda de música como banda sonora, los niños se lo pasaban pipa saltando sobre los charcos.

3 comentarios:

  1. aupa bikote zein ezberdintasun dagoen kilometro batzuen bueltan ezta. Gu hemen dena ondo, atzo gasteizen izan nintzen katedrala bisitatzen eta zuetaz ikaragarri oroitu nintzen.
    MUXU HANDI BAT
    IÑIGO ILOBA

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Sansomendi!!
    Asko poztu nau zuen mezu guztiak irakurtzeak. Oso ondo idatzi duzue eta ikusten dut euskararekin primeran zabiltzatela, segi horrela!!
    Janaria ona dago baina ia egunero arroza jaten dugu eta batzuetan aspesgarria da. Askotan gogoratzen gara hango janariarekin.
    Ikusten dut nire berri duzuela eta ni ere asko gogoratzen naiz zuekin.
    Bloga jarraitzen baduzue, laister Txinan aurkituko gaituzue.

    Ondo segi, asko ikasi eta musu handi handi bat!!!

    Ainhoa

    ResponderEliminar
  3. Hi guys!
    oroitzapen ederrak zuen argazkiak ikustean, bai, gazteagoak ginenekoak. Muino berde horiek, egurrezko etxeak... eta jendea, irrifar horiek!
    Ni dagoenekoz Euskal Herrian nago. Bukatu da nire abentura. Ederra izan da, esperientzia handia. Orain hemendik egingo ditugu gure abenturilak ere.
    Ikusi al zenuten Luang Prabang-en txalupen estropada? apirilan omen da.
    Inbidia eta nostalgia punttu bat argazkiak ikustean, buff
    Ongi segi Txina kaputxinan.
    Besarkada handi handi bat

    ResponderEliminar