sábado, 29 de septiembre de 2012


LEH

Primeran egokitu gara Lehko lasaitasunera. Egia esan, ofizialki Ladakh India bada ere, errealitatean zerikusi gutxi dauka honek gainontzeko Indiarekin. Hau Himalaya da, beste mundu bat. Turismo garai nagusitik kanpo gaudenez ez da atzerritar gehiegi sumatzen kaleetan. Lau egun eman ditugu atsedena hartzen, ongi lo egiten, ongi jaten (bizioak barne) eta gure burua atontzen. Euskal Herrian ia galdu diren ofizioak oso zabalduak daude hemen.


Ingurunea ezagutzeko tartea ere izan dugu. Lehko eraikinik dotoreena eta ezagunena bertako jauregia da, garai batean, diotenez, munduko eraikinik handiena izan zen. Bera da Lehko zaindaria.





Jauregitik gora, tontor batean gaztelua dago, Lehko puntaren puntan.


Hauetaz gain, budismoarekin zerikusia duten txoko ugari ditu Lehk. Hiria budismori guztiz lotuta dago eta edozein lekutan aurki ditzakezu estupak, tenpluak, errezoak…


Eta nola ez, kaleetan jendea salerosketan. Emakume nekazariek kale nagusiko espaloietan antolatzen dituzte beraien dendatxoak.



Baina ez ezazue uste Lehn dena atsedena eta lasaitasuna izan denik. Lehtik  iparralderantz  Khardung La mendatea dago. 39 kilometrotan 3.500 metrotik 5.353 metrora igotzen da errepidea. Egun osoko txangoa egin dugu eta nahiz eta alforjarik gabe joan, zinez gogorra izan da igoera. Garaiera horietan oxigeno falta nabaria da! Kostata bada, goraino iritsi gara. Espero dugu bihar hasiko dugun Manalirako bidea egiteko balio izana. 






Nos hemos adaptado estupendamente a la deseada tranquilidad de Leh. Aunque oficialmente esta zona pertenece a la India, en realidad no tiene nada que ver con el resto del país. Esto es otro mundo: ¡el Himalaya! Hemos pasado cuatro días descansando, dúrmiendo bien y disfrutando de algún que otro capricho culinario. Como podéis ver, por aquí aún se conservan intactos viejos oficios que en Euskal Herria hace tiempo que tuvieron que cerrar la persiana.

Sin embargo, también hemos tenido tiempo de conocer los alrededores de Leh. El edificio más elegante de la zona es el palacio, que según cuentan, alguna vez fue el más grande del mundo. También nos encontramos con un hermoso castillo, anclado en la otra punta de Leh. Y como no podía ser de otra manera, a nuestro paso hemos ido encontrando mil y un lugares de tradición budista: estupas, templos...

No penséis que la tranquilidad asiática se ha apoderado de nosotros, ¡no! Al norte de Leh se encuentra la cordillera Khardung La. En 39 kilómetros pasamos de 3.500 metros a 5.353. Por esta carretera hemos realizado una excursión de día, y la subida ha sido dura, a pesar de haberla hecho sin las alforjas. Esperamos que esto nos haya servido de entrenamiento para  el camino que emprenderemos mañana hacia Manali.

4 comentarios:

  1. Aupa bikote, eutsi goiari eta gozatu abentura eder horretaz. Goraintziak Arabako Errioxatik. Maite, Oier eta Iker (Olaba). Eman egurra, "3 kortxea" forever!!

    ResponderEliminar
  2. Bale bale. Argazkiak ikusita badirudi alperkeria pasatu zaizuela. Aldapatxo batzuk igo dituzue jada. Hortxe bostmilatapiku metrotan xuabe xuabe beroketan. Nepalera iristerako Iñurrategi ta konpañiakin 9000ko bat igotzeko prest. Zuek txirrindaz noski.
    Segi argazki ederrak igotzen. Guk diaporama dagoenekoz prestatua daukagu eta 16ean estrenatuko dugu Ereñozun. Gora Pakis, PIA eta all txiken coming.

    ResponderEliminar
  3. Aupa zuek, blog-a bisitatzen dudan bakoitzean malkoak ere etortzen zaizkit begietara!!!
    Paki-en diaporama bikain joan zen, asko gozatu genuen han giñenok (Josefok gehien, beti bezela).
    zaitu pareja ta atera egurra!
    Gora gu ta gitarrak!

    ResponderEliminar