martes, 18 de diciembre de 2012

LASTER ARTE NEPAL

Katmandun  lau egun eman genituen gora eta behera. Lehenengo Greg eta Leslie agurtu genituen afari oparo patekin, nola ez. Haragi  xerra lodi batzuk  Nepal Ice garagardoarekin lagunduta eta gure lagunek gonbidatuta, ezin hobe! Myanmarrerako bisak  ere Katmanduko enbaxadan eskuratu genituen.  Eta bukatzeko gure neguko arropak kutxa batean sartu eta Euskal Herrira bidali ditugu. Hemendik aurrera ingurune epelagoetan ibiliko gara eta lumazko zaku lodiak, lumazko berokiak eta bizikletarako praka luzeak ez ditugu beharko. Gure bizikleta maiteak ere prest jarri genituen. Hiru aste Ghest Houseko terrazan bakar bakarrik pasa ondoren  mimo batzuk behar zituzten.

Dena prest genuela Katmandutik atera ginen bizikletei berriz eragitearen pozarekin. Katmandutik berriz Teraiko lautadara joateko ibilbidea aukeratzerako orduan oraindik bukatu gabe dagoen bide bat aukeratu genuen, Dhulikhel eta Bardibas herriak lotzen dituena. Japoniarren laguntzarekin eraikitzen ari dira bidea eta 30 km falta zaizkie bukatzeko. Lehenengo egunean bide berritik primeran joan ginen asfalto gozoaz gozatuz. Baina bigarren egunean bukatu gabe dagoen zatiarekin topo egin genuen eta a ze sufrikarioa! Eguna laino artean hasi genuen eta zinez dena lanbrotuta ikusten genuela.



Sekulako maldatzarrak topatu genituen, hondarra orkatiletaraino, hondarraren azpian harria…  30 km egiteko egun osoa behar izan genuen. Ez dakigu zertan eman genuen denbora gehiago bizikleta gainean edo bizikletak bultzatzen.



Eskerrak noizean behin poz txikiak ere agertu zitzaizkigula. Ezerezetik korrika gaztetxo jatorra.



Sun Kosi ibaiaren ondoan paisaia ere oso ederra.



Eta bizikleta bultzatzeko prest laguntzaileren batzuk  ere izan genituen.


Eskerrak egun bakarra izan zela eta hurrengo egunean bide berriaren leuntasunaz gozatzeko aukera izan genuela berriz ere.


Gure hurrengo helburua Janaknapur izan zen Teraiko lautadan. Herri honetan tenplu oso garrantzitsuak daude hinduentzat eta Indiako mugatik oso gertu dagoenez erromes ugari hurbiltzen da bai Nepaletik bai Indiatik. Gure buruei etengabe oraindik Nepalen geundela gogorarazi behar izan genien eta ez Indian.  Tenplu  nagusiena Janki Mandir da, emakumeentzat bereziki garrantzitsua.






Jaknapurretik irten eta Nepaleko gure azken egunak Teraiko irudi tipikoekin eman genituen.  Nekazariak landan lan. Negua denez goldeari eragin eta ereiteko garaia da.



Guretzat oso tenperatura atsegina bada ere bertakoek neguko jantziak armairutik atera dituzte jada.



Karchiuya herrixkara iritsi ginenerako berandu egin zitzaigun eta lotarako tokirik gabe geunden. Nepali Prasad Chaudhary  jaunak bere etxean hartu gintuen eta lotarako gela prestatzeaz gain afaltzen ere eman zigun. Hurrengo goizean ordaintzera joan ginean ezetz esan zigun. Guk zer edo zer eman nahi geniola eta berak ezetz eta ezetz. Eskerrik asko Nepali Prasad Chaudhary.


Egunero hartzen ditugu gizonak prestatu berri dizkigun bezalako makina bat chia; tea esnearekin.


Bizikleta hain zabaldua dagoenez ingurune honetan askotan bidelagunekin elkarrizketak izaten ditugu bizikletatik jaitsi gabe.


Haurrak txikitatik lanean. Honako hau arropa garbitzen.



Nepalen oso tipikoa den gizonezkoen txapela: Dhaka Topi.



Nepali agur esateko garaia iritsi zaigu. Oso momentu onak eskaini dizkigu bai bizikleta gainean bai onezko ibilbidean. 1.446 kilometro izan dira bizikletaz eta oinez auskalo zenbat. Berezia izan da gure bidaian lehenengo aldiz lagunak batu zaizkigulako. Munduko mendi altuenekoak hain gertu sentitzea izugarria izan da, Gokyo benetan toki magikoa da, baina Nepalek mendiez gain askoz gehiago ere badaukala ikasi dugu. Laster arte Nepal!





¡HASTA PRONTO NEPAL!

Hemos pasado cuatro días dando vueltas por Katmandú. Lo primero fue despedir a Greg y a Leslie con una buena cena, en la que no faltó ni la cerveza del país (Nepal Ice), ni unos buenos filetes. ¡Mejor imposible! Además, aprovechamos estos días por la capital para recoger nuestros visados de Myanmar, próximo destino del viaje. Al cambiar de país, haremos lo mismo con el clima, así que hemos enviado ya toda la ropa de invierno a Euskal Herria, ya que de ahora en adelante decimos adiós a los sacos y abrigos de plumas y damos la bienvenido a climas más templados agradables. Se acabaron los pantalones largos para andar en bicicleta… Y hablando de ellas, en nuestros últimos días en Katmandú también tuvimos oportunidad de ponerlas a punto, ya que después de pasar tres semanas en la terraza del Ghest House, se sentían algo abandonadas.

Salimos contentos de la ciudad, con la emoción de volver a pedalear de nuevo. Elegimos para adentrarnos de nuevo en la llanada de Terai un camino en construcción al cual le quedan solo 30 kilómetros por terminar. Durante el primer día, anduvimos a gusto por esta nueva carrera, pero el segundo día el tramo sin terminar se convirtió en nuestra inesperada pesadilla. Las cuestas eran terribles y la arena nos llegaba hasta los tobillos, para recorrer esos 30 km tuvimos que invertir todo el día, sin saber si habíamos pasado más tiempo encima de la bicicleta o empujándola.

Menos mal, que en los malos momentos siempre aparecen cosas buenas. Y entre ellas, destacamos la presencia de algunas personas, dispuestas a ayudarnos a empujar, que encontramos en el camino.


Nuestro siguiente objetivo fue Jaknapur. En este pueblo pudimos encontrar importantes templos hinduistas y fieles venidos tanto de India como de Nepal, ya que esta localidad se encuentra muy cerca de la frontera con la India. Tuvimos que hacer un continuo esfuerzo mental para recordar que aun permanecíamos en Nepal y que no estábamos otra vez en el país vecino.
Salimos de Jaknapur y los últimos días que nos quedaban por pasar en Nepal los disfrutamos rodeados del típico paisaje de la llanada de Terai.

Ahora ha llegado el momento de decir adiós a Nepal, el país que tan buenos momentos nos ha brindado tanto en bicicleta como en los caminos que hemos recorrido a pie. Han sido 1.446 los kilómetros en bici, y andando… ¡imposible de calcular! También hemos tenido la suerte de contar con la compañía de unos buenos amigos y de disfrutar con la indescriptible sensación de sentir tan cerca los montes más altos del mundo. A pesar de que Nepal, además de tener grandes montañas, cuenta también con muchísimos atractivos más. Solo nos queda decir, ¡hasta pronto!

2 comentarios:

  1. Animo bikote!!!!
    Orain berriro klaksonen soinua entzutera eeeeee???
    Eguberri onak pasa ditzazuela

    IÑIGO ETA PERUN PARTEZ MUXU HANDI BAT

    ResponderEliminar
  2. Hello from Neapl. I am the son of Nepali Prasad Chaudhary and he recently passed away while searching through his files I found your photo and the blogs. Thank U for mentioning him lots of love from Nepal and Keep Exploring.

    ResponderEliminar