LASTER
ARTE NEPAL
Karchiuya herrixkara iritsi ginenerako berandu egin zitzaigun eta lotarako
tokirik gabe geunden. Nepali Prasad
Chaudhary jaunak bere etxean hartu
gintuen eta lotarako gela prestatzeaz gain afaltzen ere eman zigun. Hurrengo
goizean ordaintzera joan ginean ezetz esan zigun. Guk zer edo zer eman nahi
geniola eta berak ezetz eta ezetz. Eskerrik asko Nepali Prasad Chaudhary.
Katmandun lau egun eman genituen gora
eta behera. Lehenengo Greg eta Leslie agurtu genituen afari oparo
patekin, nola ez. Haragi xerra lodi
batzuk Nepal Ice garagardoarekin lagunduta eta gure lagunek gonbidatuta,
ezin hobe! Myanmarrerako bisak ere Katmanduko
enbaxadan eskuratu genituen. Eta
bukatzeko gure neguko arropak kutxa batean sartu eta Euskal Herrira bidali ditugu. Hemendik aurrera ingurune epelagoetan
ibiliko gara eta lumazko zaku lodiak, lumazko berokiak eta bizikletarako praka
luzeak ez ditugu beharko. Gure bizikleta maiteak ere prest jarri genituen. Hiru
aste Ghest Houseko terrazan bakar bakarrik pasa ondoren mimo batzuk behar zituzten.
Dena prest genuela Katmandutik atera ginen bizikletei berriz eragitearen pozarekin. Katmandutik berriz Teraiko lautadara joateko ibilbidea aukeratzerako orduan oraindik
bukatu gabe dagoen bide bat aukeratu genuen, Dhulikhel eta Bardibas
herriak lotzen dituena. Japoniarren laguntzarekin eraikitzen ari dira bidea eta
30 km falta zaizkie bukatzeko. Lehenengo egunean bide berritik primeran joan
ginen asfalto gozoaz gozatuz. Baina bigarren egunean bukatu gabe dagoen
zatiarekin topo egin genuen eta a ze sufrikarioa! Eguna laino artean hasi
genuen eta zinez dena lanbrotuta ikusten genuela.
Sekulako maldatzarrak topatu genituen,
hondarra orkatiletaraino, hondarraren azpian harria… 30 km egiteko egun osoa behar izan genuen. Ez
dakigu zertan eman genuen denbora gehiago bizikleta gainean edo bizikletak
bultzatzen.
Sun
Kosi ibaiaren ondoan paisaia ere oso ederra.
Eta bizikleta bultzatzeko prest laguntzaileren
batzuk ere izan genituen.
Eskerrak egun bakarra izan zela eta hurrengo
egunean bide berriaren leuntasunaz gozatzeko aukera izan genuela berriz ere.
Gure hurrengo helburua Janaknapur izan zen Teraiko
lautadan. Herri honetan tenplu oso garrantzitsuak daude hinduentzat eta Indiako mugatik oso gertu dagoenez
erromes ugari hurbiltzen da bai Nepaletik
bai Indiatik. Gure buruei etengabe
oraindik Nepalen geundela gogorarazi
behar izan genien eta ez Indian. Tenplu
nagusiena Janki Mandir da,
emakumeentzat bereziki garrantzitsua.
Jaknapurretik irten eta Nepaleko
gure azken egunak Teraiko irudi
tipikoekin eman genituen. Nekazariak
landan lan. Negua denez goldeari eragin eta ereiteko garaia da.
Egunero hartzen ditugu gizonak prestatu berri dizkigun
bezalako makina bat chia; tea
esnearekin.
Bizikleta hain zabaldua dagoenez ingurune
honetan askotan bidelagunekin elkarrizketak izaten ditugu bizikletatik jaitsi
gabe.
Nepali agur esateko garaia iritsi zaigu. Oso momentu onak eskaini dizkigu
bai bizikleta gainean bai onezko ibilbidean. 1.446 kilometro izan dira
bizikletaz eta oinez auskalo zenbat. Berezia izan da gure bidaian lehenengo
aldiz lagunak batu zaizkigulako. Munduko mendi altuenekoak hain gertu sentitzea
izugarria izan da, Gokyo benetan toki
magikoa da, baina Nepalek mendiez
gain askoz gehiago ere badaukala ikasi dugu. Laster arte Nepal!
¡HASTA PRONTO NEPAL!
Hemos pasado cuatro días dando vueltas por Katmandú. Lo
primero fue despedir a Greg y a Leslie con una buena cena, en la que no faltó
ni la cerveza del país (Nepal Ice), ni unos buenos filetes. ¡Mejor imposible! Además,
aprovechamos estos días por la capital para recoger nuestros visados de
Myanmar, próximo destino del viaje. Al cambiar de país, haremos lo mismo con el
clima, así que hemos enviado ya toda la ropa de invierno a Euskal Herria, ya que de
ahora en adelante decimos adiós a los sacos y abrigos de plumas y damos la
bienvenido a climas más templados
agradables. Se acabaron los pantalones largos para andar en bicicleta… Y
hablando de ellas, en nuestros últimos días en Katmandú también tuvimos
oportunidad de ponerlas a punto, ya que después de pasar tres semanas en la
terraza del Ghest House, se sentían algo abandonadas.
Salimos contentos de la ciudad, con la emoción de volver a
pedalear de nuevo. Elegimos para adentrarnos de nuevo en la llanada de Terai un camino en construcción al cual
le quedan solo 30 kilómetros
por terminar. Durante el primer día, anduvimos a gusto por esta nueva carrera,
pero el segundo día el tramo sin terminar se convirtió en
nuestra inesperada pesadilla. Las cuestas eran terribles y la arena nos llegaba
hasta los tobillos, para recorrer esos 30 km tuvimos que invertir
todo el día, sin saber si habíamos pasado más tiempo encima de la bicicleta o empujándola.
Menos mal, que en los malos
momentos siempre aparecen cosas buenas. Y entre ellas, destacamos la presencia
de algunas personas, dispuestas a ayudarnos a empujar, que
encontramos en el camino.
Nuestro
siguiente objetivo fue Jaknapur. En este pueblo pudimos encontrar importantes
templos hinduistas y fieles venidos tanto de India como de Nepal, ya que esta
localidad se encuentra muy cerca de la frontera con la India. Tuvimos que
hacer un continuo esfuerzo mental para recordar que aun permanecíamos en Nepal
y que no estábamos otra vez en el país vecino.
Salimos
de Jaknapur y los últimos días que nos quedaban por pasar en Nepal los
disfrutamos rodeados del típico paisaje de la llanada de Terai.
Ahora ha llegado el momento de decir
adiós a Nepal, el país que tan buenos momentos nos ha brindado tanto en
bicicleta como en los caminos que hemos recorrido a pie. Han sido 1.446 los kilómetros en bici, y andando… ¡imposible de calcular! También hemos tenido la
suerte de contar con la compañía de unos buenos amigos y de disfrutar con la
indescriptible sensación de sentir tan cerca los montes más altos del mundo. A
pesar de que Nepal, además de tener grandes montañas, cuenta también con
muchísimos atractivos más. Solo nos queda decir, ¡hasta pronto!
Animo bikote!!!!
ResponderEliminarOrain berriro klaksonen soinua entzutera eeeeee???
Eguberri onak pasa ditzazuela
IÑIGO ETA PERUN PARTEZ MUXU HANDI BAT
Hello from Neapl. I am the son of Nepali Prasad Chaudhary and he recently passed away while searching through his files I found your photo and the blogs. Thank U for mentioning him lots of love from Nepal and Keep Exploring.
ResponderEliminar