domingo, 20 de enero de 2013

MANDALAYTIK MENDIALDERA

Maldalayn pare bat gun eman genituen ingurunea ezagutzen. Hiritik gertu, Amarapura herrian teka egurrezko zubi zahar bat dago.  Zubia zaharrak bere xarma baduen arren, guri askoz gehiago gustatu zitzaigun turismoari kasurik egin gabe eguneroko lanean inguruan aurkitu genuen jendea.


Zur


Lur


Ur


Mandalayn oinez paseatzen kontu interesgarriak aurkitu genituen. Gure bidaia hasi genuenetik sandaliak dira oinetako ofizialak. Myanmarren larruz eginiko batzuk oso zabalduak daude, bereziki politak. Horiek nola egiten dituzten erakutsi zigun artisauak.


Arratsaldeetan, gizonezkoak bereziki, kirolari eskaintzen diote denbora. Honako gazte hauek boleibolaren antzeko kirolean jolasten topatu genituen, boleibola baina hankekin. Badminton zelaiaren antzeko zelai batean, hiru hiruren aurka. Jokaldia prestatu eta kamiseta urdinekoa errematean eta gris kolorekoa blokeoan. Izugarria.


Mandalay utzi eta Hispawrako bidean Myanmarreko lehengo aldapa luzeak topatu genituen.



Hori bai, indarrak berritzeko janaririk ez da falta. Myanmarreko janari tipikoa: arrozarekin nahasteko okela saltsan eta zizka-mizka sorta eder bat. Ainhoak bukatuko al du dena? Lasai, Koldok lagunduko du.


Goizero  topatu ditugu haurrak eskolarako bidean txintxo txintxo eta txukun txukun. Telazko poltsa koloretsuetan liburuak dituzte eta eskuan metalezko ontzian eguneko bazkaria daramate. Honek gosaria eskolarako bidean bukatu zuen.


Gu bezala beste batzuk ere goizero kilometro dezente egiten dituzte, hori bai, motoz. Ezinezkoa dirudien poltsa kopurua zintzilik daramatela herriz herri doaz bertako dendariei eta herritarrei mota guztietako  kontuak salduz. Alforjetan lekurik ez? Zintzilikatu eta kito.


Hasiera batean gure helburua Hispaw zen, Mandalay eta Lashio hirien artean dagoen herria, baina bertara iritsi bezain pronto txekiar txirrindulari bikote batek gorago joatea gomendatu zigun. Bide nagusia utzi eta mendian, puntaren puntan , dagoen Namhsan herrixkara joateko. Guk, erronkak gustuko ditugunez, kasu egin genien. Horretarako  gauza gehienak  Hispawn utzi eta beharrezkoarekin bakarrik, ahal bezain arinen, gorantz jo genuen. Batzuk bizikletaz eta beste batzuk…


Segituan aurkitu genuen naturaren dotorezia. Oihana.



Gorantz egin ahala oihana alde batera utzi eta bidea geroz eta gogorragoa bihurtzen joan zen. Zatirik gogorrenak konponketak egiten ari diren zatiak dira ia beti. Harri potoloak jartzen dituzte asfaltoa jarri aurretik. Leuntasunaren aurreko laztasuna.



Egun oso luuuuuuze baten ostean azkenean Namhsanen geunden mendiz inguratuak.


Namhsan esnatzen.


Inguru honetan te landa zabalak daude. Familia ugari bizi da te produkzioaz eta hauek beren lantegi txikia erakutsi ziguten.


Turismo guneetatik urruntzeak abantaila ugari eskaintzen dizkigu. Dutxa beroak


eta ohe bigunak . Jatetxe baten ganbara izan zen  gure logela.


Horrelakoxea da mendi ingurua. Bere xumetasunean aberats.



INLE LAKURANTZ

Gure asmoa Hipawtik zuzenean Inle lakura joatea bazen ere, zoritxarrez, Myanmarren errepide batzuk itxita daude oraindik. Arriskutsuak omen dira eta atzerritarrek ezin dugu pasa. Horregatik trena hartu behar izan genuen Hispawtik Pyin U Lwinra. Oso tren geldoa da baina dibertigarria. Bidean 1901an eraikitako zubia igaro  genuen, Gokteik zubia.


Inlerako bidean mendiak genituen berriz zain baina aldapa gogorren aurretik igarotako  gaua benetan xelebrea izan zen. Thanywa herrixkan lo egiteko toki bila hasi eta monasterio batean bukatu genuen monje gazteekin lotan. Budaren aurrean jarri genuen denda eta askaria eta gosaria ere eskaini ziguten. Polita izan zen beraien egunerokotasunaz gozatzea. Gauean ahal bezala solasean ibili arren goizeko bostetan errezoan ari ziren.


Haurrak beti haur.


Goizero  herri guztietan topatu ditugu monjeak janari eskean. Ontziak eskuan ilaran doaz etxez etxe herritarren ematen dieten janaria jasoaz.  Gizonezkoak gorriz eta emakumezkoa arrosa kolorez, nola ez.


Monjeak agurtu eta gero zetorkiguna  ez genekien. Irribarrea okertu eta hortzak estutu behar izan genituen, a ze aldapatzarrak!!!


Arnasa hartzeko ia tarterik ez.


Gora iritsi eta gure harridura handia izan zen goi lautadan soro eta landa aberatsak ikusita. Norbaitek mendia adabakiz estali duela dirudi.  


Nekazariek akaso?


Izugarria da Budari eskainitako zenbat gonpa, irudi, margo, estupa, monasterio… dauden. Myanmar osoa dago erlijio seinalez beteta.


Inle lakua gertu gure zain dago.

DE MANDALAY HACIA EL OESTE


Invertimos un par de días en disfrutar del paisaje de Maldalay. Paseando, nos encontramos con varias cosas interesantes. Tuvimos la oportunidad de ver y de aprender, de la mano de un artesano local, cómo se elaboran las tradicionales sandalias hechas de cuero, imprescindible prenda en el atuendo del país.

Marchamos de Mandalay y nos dirigimos hacia Hispaw, donde nos encontramos con unas prominentes e interminables cuestas. Eso sí, para recuperar fuerzas no nos faltó la comida. El plato típico de Myanmar es el arroz mezclado con carne en salsa y una buena variedad de picoteo. ¿Habrá sido capaz Ainhoa de terminar toda la comida que nos sirvieron? Tranquilos, que ahí estaba Koldo para ayudar…

En un principio, nuestro objetivo era llegar a Hispaw, un pueblo situado entre Mandalay y Lashio. Pero nada más llegar, una pareja de ciclistas checos nos recomendó continuar subiendo hasta un pueblecito llamado Namhsan localizado en la punta del monte. Y como a nosotros nos encantan los retos, decidimos hacerles caso. Dejamos la mayoría de nuestras pertenencias en Hispaw y emprendimos la subida con lo imprescindible como equipaje.

Enseguida nos encontramos con la belleza de la naturaleza: una preciosa selva. Dejamos atrás este paisaje y continuamos subiendo por un camino difícil y en algunos tramos aún en construcción. Después de un larguísimo día llegamos a Namhsan, un pueblecito rodeado de montañas. Alejarse de los típicos lugares turísticos tiene muchas ventajas… ducha al aire libre y como habitación la azotea de un restaurante. Así es la vida de campo, enriquecedora sencillez.

2 comentarios:

  1. Beno bikote zer ondo zabiltzaten Asia aldean dirudienez euririk gabe (gu ez bezala).Espero dut jada gog piska bat izango duzuela ona bueltatzeko eeeee???
    Beno muxu handi bat Oiartzundik eta ondo pasa itsasoan zehar bidaian
    Iñigo iloba

    ResponderEliminar
  2. koldo eta Ainhoa, email bat idatzi dizuet BKK-eko kontaktuarekin...

    ResponderEliminar