jueves, 4 de abril de 2013


LAOS HEGOALDETIK VIENTIAN HIRIBURUA

Kanbodiatik Laoserako muga uste baino errazago pasa genuen. Mugako Poliziek, bai Kanbodiakoek bai Laosekoek, zegokiena baina diru gehiago poltsikoratu nahi izan zuten baina gure buru gogorrei esker ez genuen dolar estrarik ordaindu.

Laosera sartu bezain pronto  Mekong ibaian Khong Phapheng ur-jauziak eman zigun ongi etorria.


Laoseko lehen helburua 4.000 irlak ziren. Mekong ibaian irla pila bat dago Laos eta Kanbodiako mugatik oso gertu. Egia esan, ez genituen zenbatu 4.000 diren jakiteko baina makina bat badaude. Tamaina oso desberdinetako irlak daude; batzuk oso txikiak eta beste batzuk herriak aurkitzeko adinakoak. Gu, bizikletak txalupan sartu eta Don Det irlara joan ginen.


Irlako giroa ez zitzaigun gehiegi gustatu. Turismoarentzat eta turismoari begira dozenaka ostatuk irlaren zati handi bat estaltzen dute. Hala ere ezusteko  oso onak topatu genituen bertan:  Xabi eta Agur oinatiarrak  alde batetik eta Iruineako Gorka eta Bartzelonako Azahara bestetik. Laurak oso jatorrak, momentu politak pasa genituen elkarrekin. Euskal Herritik hain urrun euskaldunak topatzea beti da pozgarria.

Beste gauza on bat Mekongen hartutako bainuak izan ziren, beroari aurre egiteko primerakoak.


Asian zehar harritu gaituen gauzetariko bat putzuetan topatutako arrantzaleak dira. Edozein ur putzutan, nahiz eta oso txikia izan eta lokatzez beteta egon, topa dezakezu norbait arrain bila. Pakse hirirako bidean gizon hau topatu genuen uretara begira, adi.


Zerbait mugituz gero, bota sarea!


Paksera iritsi eta atsedenik hartu gabe hiru eguneko ibilbidea egin genuen Bolaven Plateau izeneko zonaldean. Bolaven Plateatu altueran dagoen zonaldea da eta asko eskertu genuen metroak irabaztea, altuerarekin batera freskura ere irabazi baikenuen. Hiru egunen ostean Paksera bueltatuko ginenez pisu gehiena bertan utzi genuen. Zeinen arin sentitzen garen momentu horietan.


Bolaven Plateau ezaguna da bertako kafeagatik, Laoseko kaferik onena ekoizten omen da bertan. Guk behintzat aspaldiko kaferik onena hartu genuen. Inguruko herri gehienak kafeaz bizi dira eta familia askok beraien kafe landareak etxe aurrean dauzkate.


Kafe aleak jaso ondoren eguzkitan jartzen dituzte.


Kafeaz gain ur-jauziak ere ezagunak dira Bolaven Plateaun. Asko daude inguruan.


Tad Lo herrixkan ur-jauziez eta errekaz gozatzeko aukera aparta izan genuen. Dutxa eta bainu freskoa.



Bertako haurrek beldur gutxi diote altuerari. Ikusten duzuen ur-jauzi erraldoian jauzi egiten zeuden hauek. Gu ez ginen ausartu.


Ezusteko galanta ere jaso genuen. Bainua hartzera gindoazela honako bikotea aurreratu zitzaigun. Elefante eder hau bere zaintzailearekin batera uretara sartu zen. Goitik behera garbitu zuen elefante txintxoa: xalala, riki riki…


Altuerako freskura utzi eta penaz jaitsi ginen Pakseko berora berriz ere.


Kanbodia utzi eta Laosera sartzearekin batera, beroa zela eta, gure ordutegia aldatu behar izan genuen. Eguerditan bizikletaz ibiltzea ezinezkoa da, egiten duen beroa etsigarria da. Orain goizeko 5:30ean gora eta 6:30ean bizikleta gainean gaude. Honek inbidia askorik ez, ezta?  

Goizean goiz monjeekin batera jartzen gara martxan. Monjeak etxez etxe janari eskean doaz eta janariaren ordainean errezoak eskaintzen dituzte.  Gehienetan etxekoandreak dira monjeen ontziak betetzeaz arduratzen direnak.



Bitxiak dira bizitzak ematen dituen birak. Himalayako mendietan gure lagunik onena zena, eguzkia, gure etsairik zorrotzena bilakatu da orain eta gure etsai ziren laino ilunak, gure babesik preziatuenak. Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!


Bakoitzak ahal duen bezala egiten dio aurre beroari. Honek argi zeukan izozkiak zirela modurik onena.


Bidaiako gauza gogorrekin jarraituz gaixotasunak ere aipatu behar ditugu. Inbidia handia sentitzen duzuen horiek jakizue hemen dena ez dela hain erraza, han polita, hain gustagarria. Paksetik Vientianerako bidean goiz batean esnatu eta sabeleko minarekin ondoezik sentitu ginen. Lehenengo Koldoren txanda izan zen. Bizikleta gainean hasi eta ordubetera ezinean zihoan: zorabioak, oka egiteko gogoa, beherakoa… jatetxe txiki batean txokoa egin zioten etzateko.


Bertan bi orduz atseden hartu ostean hobe sentitu eta bideari ekin genion. Ainhoaren txanda etorri zen orduan. Geroz eta okerrago zihoanez dendatxo batean geratu behar izan ginen beste bi orduz. Ainhoari haizagailua ere jarri zioten.


Hobe sentitu zenean aurrera jarraitu genuen ahal bezala ostatu bila. Gorriak ikusi genituen egun horretan 40 km egiteko!

Zailtasunak zailtasun beti dugu norbait animoak emateko prest.



Hiribururako bidean Mekong ibaia nahiko gertu izan dugu gehienetan. Mekongera doazen errekak gurutzatu ditugu batzutan


eta Mekongaren ondoan ibili gara besteetan. Bitxia da Mekongaren gure aldea Laos dela jakitea eta ibiaren beste aldean, gure begien bistan, Tailandia dagoela ikustea.


Mekongek janaria eskaintzen die bertakoei. Sabeleko arazoen ostean guretzat gehiegi.


Azkenean, eta zailtasunak zailtasun, Vientianera iritsi gara. Egiari zor, nahiko astuna eta gogorra egin zaigu Paksetik Vientianerako bidea. Beroa, errepide luzea, paisaia nahiko monotonoa, janari eskasa… nahiko nekatuta iritsi gara Vientianera.



Orain Txinako bisa lortu nahi dugu eta horren zain astebete eman behar dugu hiriburuan, baina lasai, plan ederra daukagu egun hauetarako: lo asko egin, “western food” dastatu, irakurri, idatzi, arropa eta gure buruak garbitu… hitz batean, indarberritu.
 
DEL SUR DE LAOS A VIENTIÁN, LA CAPITAL

Cruzamos la frontera de Laos con más facilidad de la esperada, a pesar de que los policías intentasen embolsarse un dinero extra por las gestiones. Sin embargo, gracias a nuestra cabezonería no se salieron con la suya y solo pagamos los dólares correspondientes por atravesar la frontera.

La bienvenida a Laos nos la dieron las cascadas de Khong Phapheng.

Las 4.000 islas fueron nuestra primera parada. Son muy variadas, algunas grandes y otras muy pequeñas. Nosotros optamos por meter nuestras bicis en una barca y dirigimos hacia la isla Don Det. La verdad es que el ambiente no nos gustó demasiado, ya que se encuentra muy centrada en agradar al turismo, llena de hostales... A pesar de ello, pudimos disfrutar del lugar gracias a los oinatiarrak Xabi y Agur y a Gorka y Azahara, un iruñarra y una barcelonesa muy simpáticos, que nos hicieron pasar muy buenos momentos. Siempre resulta agradable encontrarse con gente de tu tierra cuando estás a miles de kilómetros de Euskal Herria.

Llegamos a Pakse y de allí emprendimos un recorrido de tres dias por la zona alta de Bolaven Planteau. Fue un alivio recuperar unos cuantos metros de altura, ya que el fresquito que nos proporcionó era justo lo que necesitábamos. Esta zona de Laos es conocida por su producción de café. Según dicen, aquí se encuentra el mejor del país, y la verdad es que nosotros saboreamos un café rico que ya echábamos de menos. Además, pudimos descubrir como son muchas las personas que viven de la producción del café en la zona.

Otro de los grandes atractivos de este lugar son las cascadas desde donde los niños y niñas, menos miedosos que nosotros, se lanzan valientemente. Y lo más sorprendente de todo fue que cuando nos decidimos a bañarnos, nos encontramos con una pareja un tanto peculiar: un gran elefante dispuesto a bañarse con su cuidador. Formal formal, se dejó limpiar las partes más recónditas de su plegada anatomía.

Y después de los tres días a la fresca, llegó el momento de volver a pasar calor. Desde que dejamos Camboya, hemos tenido que hacer un cambio de horarios para adaptarnos mejor al nuevo clima. Al mediodía resulta imposible pedalear, ya que el sol golpea sin piedad y no da tregua. Así que para las 5.30 de la mañana estamos en pie y en menos de una hora nos ponemos en marcha. El que fue nuestro mejor compañero de viaje durante la ruta por el Himalaya, se ha convertido ahora en un verdadero enemigo en nuestro viaje por Laos. ¡Cómo cambian las cosas en tan poco tiempo!

Y continuando con la crudeza del viaje, llega el momento de hablar de las enfermedades. Para todos aquellos que os morís de envidia cuando leéis nuestras aventuras viajeras, os comentamos que nada más salir de Pakse nos acechó un fuerte dolor de tripas. Primero fue Koldo, y más tarde Ainhoa los afectados. Mareos, ganas de vomitar... no había manera de seguir y tuvimos que parar a descansar.

Las últimas etapas han sido duras, pero por fin hemos conseguido llegar a Vientián. Los obstáculos con los que nos hemos encontrados han sido los siguientes; demasiado calor, una carretera muy larga con un paisaje monótono y escasez de comida. Así que hemos llegado cansados a la capital.

Nuestro siguiente objetivo a corto plazo es conseguir el visado que nos permita entrar en China y para ello tendremos que pasar una semana aquí. Tenemos un gran plan para que estos días sin pedalear no nos resulten tan duros: dormir mucho, degustar la wester food, leer, escribir, lavar ropa y sobre todo... ¡reponer fuerzas!

13 comentarios:

  1. bero pixka bat bidali hona, hemen oraindik elurrarekin gabiltza eta!!koldo, zuk burua behintzat frexko edukiko duzu.. Ainhoa, zuk berriz Koldoren ileapaindegi berdinera joan beharko zenuke burua frexko edukitzeko! muxu bat.

    ResponderEliminar
  2. kaixo bikote gurijada oporrak bukatzen ari zaizkigu bihar ikastola eta asko gogoratzen gara zuetaz astunen jeitsierak egiterako orduan. Zuek ondo zabiltzatenez horrela jarraitu eta muxu handi bat

    Iñigo

    ResponderEliminar
  3. Ke mala es la calor! Lasai, orain Laoseko interesgarriena dator. Sorte on Txinako enbaxadan! Esan nire partez joaten zaretela eta... bueno, hobeto ez aipatu ezer.

    Zaindu eta izan ondo!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Badauzkagu Txinako bisak! Hasieran ez zizkiguten eman nahi baina Iñigoren (Cyclotherapy) partez gindoazela esan diegu eta segituan eman dizkiguite. Aupa!!!

      Eliminar
    2. Gora Maoren semealabak!! Zorionak! Yunnan-eko argazkiak ikusteko irrikitan nago dagoeneko.

      Eliminar
    3. Nik Coloradotik Txinara joan nahi nuen ere baina Txinako enbaxadan Iñigoren partez nijoala esan eta Ipar Korea-rako visa ematen zidaten bakarrik, beraz hurrengo astean EHra itzuliko naiz. Wyoming, Montana, Kanada, hurrengo batean...bizikletaz!

      Eliminar
  4. Kaixo bikote. Ya recibimos vuestra postal, con su correspondiente dosis de envidia (de la sana no, de la otra). Menuda aventura!! Ya nos alegramos de que vaya todo bien. Aquí el bloque sigue en pie, sin novedades.

    Os seguiremos la pista en la red. A seguir disfrutando/viviendo. Un abrazo.

    Iñigo&Teresa

    ResponderEliminar
  5. Aspaldiko! Bizi zeatela! Hasieran alper ibili hintzen eta begiratu ere ein gabe neukean bloga. Ikusi diat espabilatu zeatela :)

    Gehiena gustau zaidana Herrialdeak atalen jarritako argazkie dek, kanoso samarra beti izan haiz baino urtek ez haue oso ondo tratau, Koldo :P

    Hemen neok hire Urretxuko alter egokin, eta biharko bazkarira ea iristen haizen galdetzen dik.

    Eskuminak ta segi inbidia ematen. Orain bai, sartuko nauk ikustera

    ResponderEliminar
  6. Kaixo Ainhoa!
    zer moduz? Gu oso ondo. Gu Kike, Jade, Estefania eta Jere gara, Sansomendiko 1A-ko ikasleak.
    Irakurri dugu zuen web-orria eta ikusi ditugu zure argazkiak eta oso guapa ateratzen zara.
    Espero dugu laster etortzea, faltan botatzen zaitugu.
    Muxu handi bat zuretzat eta Koldorentzat!!!

    ResponderEliminar
  7. Kaixo Ainhoa eta Koldo!!!
    Zer moduz? Gu Leo, Said, Jose Mari eta Jenni gara eta IPI Sansomendi eskolako ikasleak gara.
    Guk zure argazkiak ikusi ditugu eta oso guapa zaude, beti bezala!!!
    Ondo pasa eta disfrutatu! Laster etorri! Maite zaitugu!

    ResponderEliminar
  8. Egunon Ainhoa! Zer moduz?
    Gu Joni, Araceli eta Alex gara, Sansomendiko 1A taldeko ikasleak.
    Non zaude orain? Noiz bukatuko duzu zure abentura?
    Gustatzen zaizu hango janaria?
    Espero dugu azkar etortzea!
    Zaindu eta laster arte! Zorte on eta muxu handi bat!!!

    ResponderEliminar
  9. Kaixo Ainhoa!
    gu Sansomendiko 1B-ko taldeko ikasleak gara. Gu Meryem, Samara, Naiara, Dikra eta Mercy gara.
    Zer moduz zaude? Ondo egotea espero dugu.
    Asko ikasten ari gara. Asko botatzen zaitugu faltan!
    Ainhoa, oso ausarta zara!
    Zorte ona izan munduari buelta ematen!
    besarkada bero bat eta muxu asko!

    ResponderEliminar
  10. Kaixo Ainhoa!
    Zer moduz zaude?
    Gu sansomendiko 1Bko ikasleak gara. Gu Aaron, Tania, Michelle eta Jesus gara.
    Asko ikasten ari gara: euskara, lengua, Mate, Sociales...gauza gehiegi dira!
    Baina gaur ostirala da! ze ondo!
    Zorte ona izan, oso ondo pasa munduan zehar jende berria ezagutzen eta leku politak ezagutzen! Aurrera! Oso ausarta zara!
    Besarkada bero bat eta muxu asko!! Agur!

    ResponderEliminar