sábado, 6 de julio de 2013

Agur Tibet, agur Txina

AGUR TIBET, AGUR TXINA

Mendialdean horrenbeste denbora eman ondoren hasieran nahiko galduta sentitu ginen Chengdu hiri handian. Bat-batean jende andanaz eta eraikin erraldoiez inguratuak geunden.



Baina pixkanaka Chengduko xarma ere ezagutzen joan ginen. Kontraste berezia aurki daiteke hiri honetan. Hiriaren handitasunean txertatua, erdialdean bertan, txoko txiki ugari eta auzo giroa aurki daiteke.

Emakumea ontzi grisetan baporez momoak prestatu eta saltzen


edo gizona kale erdian bere harategia prestatzen.


Gure ostatatuan badminton txapelketatatxoa antolatu zen eta Koldok parte hartu eta irabazi egin zuen saria lortuz: gaua musu-truk.


Baina Chengduko ikono nagusia eta turistontzat ezagunena hiriaren kanpoaldean dago: Panda hartza. Animalia zoragarri hau desagertzeko arriskuan dago eta Chengdun ikerketa gune nagusia dago. Turista asko hurbiltzen da bertara Panda hartza gertutik  ikustera. Panpina bat dirudi baina benetakoa da. Maitagarria.




Panda hartzak eskaini digu Txinako agurra. Bi hilabete eman ditugu Txinan eta Tibeten bizikletaz 2.300 eginez. Txinako aniztasunak eta Tibeteko magiak bete gaituzte eta, dudarik gabe, bidaia osoko egunik ederrenetarikoak izan dira. Gogorrak, gehienetan bezala, mendialdean aurkitzen baititugu paisaia ederrenak. Hemen aurkitu ditugunak sekulakoak izan dira.


Aitor eta Everi (Cycloterapy.com) eskerrik beroenak eman behar dizkiegu, beraiek emandako informazioa eta beraien blogean eskaintzen dituzten azalpenak ezinbestekoak izan baitira guretzat ibilbide hau egiteko. Eskerrik asko eta zorte on Amerikan hasi berri duzuen bidaiarako!!!

Baina barrura iritsi eta betirako geratu zaiguna bertako jendearekin emandako momentuak dira, etxeko ateak parez pare ireki dizkigutenean bereziki.  Guk, beraiek, elkarrekin, bizi ditugun momentu berezi horiek Tamdinen aurpegian, begietan, islatuta ikusten ditugu. Noizbait elkar ikusiko dugun ametsarekin.




JAPONERAKO BIDEAN, KUALA LUMPUR

Txinatik Japonerako bidean gure hegazkinak Kuala Lumpurren, Malasiako hiriburuan,  geldialdia egin behar zuenez, bi egun eman ditugu hiri erraldoi honetan. Kalez kale ibili gara bertako giro berezia ezagutzen eta nahasketa handia aurki dugu bertan. Etxe-orratz modernoak eta erlijio zaharren tenpluak nahasten dira eta nahiz eta Islama nagusi izan, erlijio eta kulturen arteko nahasketa berezia dago.

 Musulmanak  eta beren meskitak,



txinatarrak eta beren tenpluak


eta hinduak. Honako hau, erlijio hinduan egiten duten bezala, kopeta margotzen.


Baina, mundu osoan bezala,  federik  zabalduena diruaren erlijioa da eta honek ere bere tenpluak ditu.


Kuala Lumpurreko gauzarik ezagunenak dira Petronas dorre bikiak eta guk ere derrigorrezko bisita egin genien.


Hiri honetan eginiko egonaldi motza bukatu, maletak hartu eta… prest gaude Japonerako!

2 comentarios:

  1. Badminton txapelketa irabazi zenuen? non eta Txinan! Hanketako lokatza kenduko zenuen partida jolastu baino lehenago.
    Oso panda pasatzen ari zaretela dirudi. Porque te llaman oso panda? por tus ojeras ojeras ojeras...
    Orain Japonen sumo txapelketa bat irabaziko duzu ez? hau zailagoa izango duzue ze argazkiak ikusita badirudi kilotxo batzuk hartu beharko dituzuela horretarako.
    Gero eta gutxiago geratzen zaizue, beste 10000 edo 20000 kilometrotxo eta etxera!
    Frandovinez me llamaz
    besarkada handi handi bat

    ResponderEliminar
  2. Ondo zabiltzatela dirudi, Koldo badmintonen txinan irabaztea ez al da merito handia. gu ondo gaude oporretan aneren etean bi lehengusinekin;hemen oraingoz egunero 30 gradutik gora egiten du.
    espero dut ondo jarraitzea

    inigo

    ResponderEliminar