GANZITIK DANBARA, AGUR TIBET
Ganzi atzean utzi eta kilometro gutxira errepide ona lokatzezko pista irristakorra bilakatu zitzaigun. Aspaldian ez bezala, gure bizikletak bultzatu behar izan genituen. Etsigarria.
Tibeteko gure azken egunak oso bereziak izan dira. Herriz herri ibili gara eta hiru egun jarraian eman ditugu tibetarren etxeetan lo egiten. Lotarako toki bila hasi eta beraien etxeko ateak ireki dizkigute. Lokatzari aurre egin genion egunean elkarren ondoan sukaldean goxo berotu ginen.
Tibet inguruan, mendietan, tibetarrez idatzitako kontu ezberdinak topa daitezke.
Pixkanaka azken mendateak gainditzen joan gara.
Honako honetan 3.950 metroan gaude. Guk, gehienetan, mendateen gainetara iristea argazki batekin ospatzen badugu…
tibetar askok gainak pasatzerakoan errezoz idatzitako paperak jaurtitzen dituzte airera.
Hurrengo egunean, Bameitik Danbara, berriz ere 4.000 metrora igo ginen. Tontorretik sekulako menditzarrak ikus daitezke.
Bailaran bukaeran, 60 kilometroko jaitsieraren ostean, Danba herria zain genuen: gozamena!
Baina jaitsiera hasi bezain pronto beste ezusteko eder bat: Yala mendia (5.820 m) eskuinean.
4.000 metroan hasi genuen jaitsiera eta 1.880 metroan bukatu Danban. Bailara estu batean aurkitzen da Danba herria harrizko pareta bertikalez inguratua. Inguruko herririk garrantzitsuena da.
Bertan, berriz ere, emakume tibetarren janzkerak txunditu gaitu.
Zonalde honetako dorreak ezagunak dira. Bailaran zehar nonahi ikus daitezke aitzinako dorre hauek, dozenaka. Gu, Suopo herrixkara hurbildu ginen dorreak gertutik ikustera.
Rilong Siguniang Shan mendietara joateko sarrera da. Siguniang Shanek Lau Neskak esan nahi du txinatarrez eta bertan dauden lau tontorrek ematen diote izena inguruari. Bi eguneko ibilbidea egin genuen Haizi Gou bailaran (Lakuen Bailara). Oinez hasi eta berehala Lau Neskak agertu zitzaizkigun eder eta galant. Ezkerretik eskuinera, gazteenetik zaharrenera: Siguniang Shan (6.250 m), Sanguniang Shan (5.664 m), Erguniang Shan (5.454 m) eta Daguniang Shan (5.355 m) hurrenez hurren.
Bailara zoragarrian barna ordu batzuk
egin ostean bailarari izena ematen dioten lakuak topatu genituen. Da
Haizi (Laku Handia) lehenengo
Ingurunearen edertasunak aho bete hortz
utzi gintuen. Hua Haizi ondoan kanpin-denda jarri eta bertan
eman genuen gaua.
Hurrengo egunean bailaran aurrera egin
genuen mendietara gehiago gerturatuz.
Benetan txiki sentitzen zara naturaren handitasunaren aurrean.
Zerua geroz eta estaliago,
laino artean, tenplu tibetar honen
aurrean ospatu genuen gure azken gaina.
Laino guztien azpitik han behean ikus daiteke bailara. Harantz goaz.
Bailaran behera egin eta lainoei agur
esango genielakoan geunden, baina ez zen horrela izan. Lainoa ongi
sartuta zegoen bailaran. Bustialdi polita hartu genuen.
Gogorrena, ordea, etortzear zegoen.
Errepide bikaina izan dugu azken egunetan, berri-berria, oso lasaia.
Baina 23 kilometroan obretan daude oraindik. 23 kilometro obretan
gehi euria, hona hemen batuketaren emaitza:
Baina okerrena ez zen lokatzezko
plisti-plasta izan, berri txarrena bizikletaren gurpilean zegoen.
Bidaia honetan gurpileko bigarren
uztaia apurtu du Koldok. Bidearen gogortasunaren ordaina.
Baina patuak ezusteko on asko ematen dizkigu eta horixe gertatu zaigu
Dujiangyan hirian. Chengdu aurreko azken geltokia zen
Dujiangyan eta lokatzez beteta eta gurpila apurtuta iritsi
ginen bertara. Lotarako toki bila genbiltzala bizikleta denda honekin
topo egin, bertakoek hurbiltzeko esan eta solasean hasi ginen. Hotela
aurkitzen lagundu eta afaltzera gonbidatu ziguten.
Hurrengo egunean gurpila konpontzeaz
gain bizikletak errebisatu zizkiguten. Chengdura oraindik ez
joateko eta beste egun bat beraiekin geratzeko eskatu ziguten.
Azkenean, bizikleta dendako jabeekin, langileekin eta beraien
koadrila eroarekin afaltzen bukatu genuen.
Dujiangyanen sabela eta animoak
ongi berotuta, azkenean, iritsi gara Chengdura. Duela ia bi
hilabete Kunmingen bidea hasi genuenean hain urrun eta zail
ikusten genuen helburua bete dugu: Chengdun gara!!! Guretzat
behintzat, sekulako balentria izan da. Mao berbera Chengdun
genuen ongi etorria emateko prest.
Ganzi atzean utzi eta kilometro gutxira errepide ona lokatzezko pista irristakorra bilakatu zitzaigun. Aspaldian ez bezala, gure bizikletak bultzatu behar izan genituen. Etsigarria.
Lokatzarekin askoz hobe moldatzen gara
maldan behera.
Tibeteko gure azken egunak oso bereziak izan dira. Herriz herri ibili gara eta hiru egun jarraian eman ditugu tibetarren etxeetan lo egiten. Lotarako toki bila hasi eta beraien etxeko ateak ireki dizkigute. Lokatzari aurre egin genion egunean elkarren ondoan sukaldean goxo berotu ginen.
Hurrengo egunean, eguzkia lagun eta
errepide bikainarekin, askoz aldarte hobearekin ekin genion bideari.
Ibaiaren ondoan bailara zabal batetik behera ziztu bizian egin
genituen kilometroak
Tibet inguruan, mendietan, tibetarrez idatzitako kontu ezberdinak topa daitezke.
Pixkanaka azken mendateak gainditzen joan gara.
Honako honetan 3.950 metroan gaude. Guk, gehienetan, mendateen gainetara iristea argazki batekin ospatzen badugu…
tibetar askok gainak pasatzerakoan errezoz idatzitako paperak jaurtitzen dituzte airera.
Bamei herrira iritsi aurreko
mendatea pasa eta zeinen paisaia ederra. Belarrezko alfonbra laua,
Yak taldeak han-hemen, tenplu budistak eta mendiak.
Hurrengo egunean, Bameitik Danbara, berriz ere 4.000 metrora igo ginen. Tontorretik sekulako menditzarrak ikus daitezke.
Bailaran bukaeran, 60 kilometroko jaitsieraren ostean, Danba herria zain genuen: gozamena!
Baina jaitsiera hasi bezain pronto beste ezusteko eder bat: Yala mendia (5.820 m) eskuinean.
Gure Tibeteko sarrerako atea
Shangri La izan bazen, gure Tibeteko irteerako atea
Danba izan dela esan dezakegu. Danban tibetarren eta
txinatarren arteko nahasketa handia dago. Tibetar emakumeen jantziak
txinatarren komertzio modernoekin nahasten dira. Hemendik aurrera,
poliki-poliki, Tibet Txinan lausotzen joan zaigu
guztiz desagertu arte.
DANBATIK CHENGDU HIRIRA, SIGUNIANG
MENDIAK
Danba herria bailararen
behealdean utzi eta guk goranzko bideari ekin genion Rilong
herrixkarantz.
Rilong Siguniang Shan mendietara joateko sarrera da. Siguniang Shanek Lau Neskak esan nahi du txinatarrez eta bertan dauden lau tontorrek ematen diote izena inguruari. Bi eguneko ibilbidea egin genuen Haizi Gou bailaran (Lakuen Bailara). Oinez hasi eta berehala Lau Neskak agertu zitzaizkigun eder eta galant. Ezkerretik eskuinera, gazteenetik zaharrenera: Siguniang Shan (6.250 m), Sanguniang Shan (5.664 m), Erguniang Shan (5.454 m) eta Daguniang Shan (5.355 m) hurrenez hurren.
eta Hua Haizi (Loreen Lakua)
gero.
Benetan txiki sentitzen zara naturaren handitasunaren aurrean.
Siguniang Mendiak utzi eta
bidaia honetako azken mendate handia genuen zain. Dagoeneko mendateei
ez diegu beldurrik, nahiko ohituta gaude, beste zerbaitek beldurtu
gaitu ingurune honetan. 2.008ko maiatzaren 12an, 8.0 mailako
lurrikara beldurgarri baten ingurune hau oso gogor astindu zuen ia
100.000 hildako eraginez. Inguruan oraindik lurrikara horren
arrastoak ikus daitezke. Lurrikararen eraginez mendietatik harkaitz
asko erortzeaz gain beste asko solte geratu ziren. Errepide berrira,
inguruko hormetatik, harri asko erortzen dira eta pedalei eragiten
genien bitartean gorantz begira joan gara badaezpada ere.
Errepide zaharraren egoera lurrikaren
ostean.
Horrelaxe igo genuen Balang
mendatea (4.500 m), gure azken mendate handia.
Zerua geroz eta estaliago,
Laino guztien azpitik han behean ikus daiteke bailara. Harantz goaz.
Chengdu inguruan oso famatua
den Hot Pota afaldu genuen. Mahaiaren erdian dagoen pertza
hori da Hot Pota eta bertan berotzen dute janaria: okela,
arraina, barazkiak… denetarik sartzen dute hor, ondo egin eta
bero-bero prest dago jateko. Bero eta pikante, oso pikante.
Hostias!
ResponderEliminarMendikateaz aparte, Hot Pot-arekin ere ausartu zarete!
Putxero hori infernuan bertan eginda dirudi!
RESPECT!
Ausartu, ausartu ginen, baina hurrengo goizean komunera bisitaren bat ere egin behar izan genuen!!!
Eliminar