sábado, 13 de julio de 2013

TOKYO

Hiriz hiri ibili gara azken aldian: Chengdu, Kuala Lumpur eta Tokyo, munduko hiririk handienetariko bat. Erdialdean eraikin erraldoiak, autoak eta jendea nonahi.


Beldur pixka bat bagenion ere nahiko eroso ibili garela esan behar dugu. Japoniarren antolaketa eta orden bikainak asko lagundu digu horretan.

 Oinezkoentzat gorri,


oinezkoentzat berde.


Hainbeste jende gora eta behera ikusten duzunean inurri baten antzera sentitzen zara denen artean. Ez galtzeko, ona da geldialditxo bat egin eta hainbeste bideren artean zure bide propioa aurkitzea.


Hiriak nekatzen du, gure kasuan, bizikletak baina gehiago.


Modernitate honen guztiaren artean garai bateko tenplu zaharberrituak aurki daitezke. Turista ugari topatu genuen  Asakusako tenpluan.



Tokyon gehien gustatu zaigun gauzetariko bat ikusi dugun bizikleta pila izan da. Hiri erraldoia izan arren jende askok erabiltzen du bizikleta batetik bestera joateko  eta, pentsa daitekeenaren kontra, ez da arazorik ikusten oinezko, txirrindulari eta autoen artean. Gurean hainbeste kalapita sortzen ditu ibilgailuen eta oinezkoen arteko elkarbizitzak eta milioika pertsona bizi den hirian lasai dabiltza. Zer pentsa eman digu horrek. Non dago gakoa? Errespetuan, akaso?



Gure Tokyoko egonaldia hain lasai izatearen arrazoi nagusiena Andreas izan da. Myanmarren beste hiru alemaniarrekin batera bizikletaz bidaiatzen ezagutu genuen Andreas. Nork esango liguke orduan Tokyoko bere etxean egongo ginela sei hilabete beranduago.

Asteburua aprobetxatuz bizikletak hartu eta egun osoko txangoa egin genuen hiritik kanpora. Ur jauzi eder batera eraman gintuen gure gidak.



Bere etxean bost egun eman ondoren agurtzeko ordua iritsi zitzaigun. Gustuko dugun moduan, afari on batekin elkar agurtu genuen, japoniar afari batekin, noski: Sushi.


Eskerrik asko Andreas eta ikusi arte!



FUJI MENDIRANTZ

Tokyotik ateratzeak luze jo zuen, 50 kilometro egin arte ez genuen hiria atzean utzi. Baina hiritik atera bezain pronto naturarekin eta malda gogorrekin topo egin genuen berriz ere.


Uste baina menditsuagoa da Japon eta, nahiz eta errepideak oso onak izan, aurretik egun gogorrak ditugula uste dugu. Japoniarrek asko maite dute bizikleta eta Tokyon bezala errepidean ere txirrindulari asko topatu ditugu. Honako honek jantzi polita zeraman, ezta?


Landetako eta mendietako etxeak ere oso desberdinak dira hiriko etxe-orratzekin alderatuz. Japoniar estiloko etxe polit asko ikusten ditugu, asko eta asko, lorategi zainduekin.


Honako honek denetarik zeukan lorategian: olagarroa, dortoka, belaontzia…


Malda gogorrei aurre egin ostean iritsi ginen gure lehenengo helburura: Yamanakako lakua. Fuji mendia inguratzen duten bost lakuetako bat da, handiena, eta ongi-etorri ederra eman zigun. Lakuaren atzean lotsati agertu zen Fuji laino artean.


Gauean lainoak saretu eta ekaitza izan genuen.


Ekaitzaren ostean dator barea. Goizean egunona Fuji mendiak eman zigun Yamanako lakuaren atzean.


Fuji Japoneko mendirik altuena da 3776 metrorekin. Sumendia denez eta inguruan itzala egingo dion beste mendirik ez duenez, izugarri dotore agertzen da eta toki askotatik argi ikus daiteke. Sekulako presentzia duen mendia da.

Hurrengo egunean Fuji inguruko birari ekin genion eta zinez malkarra izan zen ibilbidea. Malda gogorrak izan genituen Motosu lakurako bidean.



Motosu lakuaren ondoan gaua pasa eta hurrengo goizean, Shoji lakuaren ondotik pasatzerakoan, agur beroa eskaini zigun Fujik. Bere ingurutik bagindoazen eta eder asko agertu zitzaigun.


Guk, ohi dugun bezala, argazki batekin eskertu genion bere adeitasuna.


Fuji utzi eta jaitsiera luze baten ostean Matsumoto hirirantz jo genuen mendiz inguraturiko bailara zabal batitik doan bide nagusitik.


Hori bai, bide nagusia utzi bezain pronto sekulako txokoak aurki daitezke. Bero handia egiten du eta errekak primeran datozkigu, egun osoko izerdiaren ostean, bainu freskagarri bat hartzeko. 30 gradutik gora egunero.


Matsumotora iritsi aurreko egunean Keiko ezagutu genuen. Nekazaritza organikoa lantzen du eta, gu errepidean ikusita, bere etxera gonbidatu gintuen tea hartzera. Tea hartu eta tipula, azenario, kalabazin, patata, leka eta sardina lata batekin irten ginen bere etxetik! Arigato gozaimasu.


Matsumoto aurretik azken lakua: Suwa. Esan digutenez Japoneko bigarren lakurik handiena da.


Matsumotoko tokirik ezagunena bertako gaztelua da. 1.593 eta 1.594. urteetan eraikia gazteluko berezko egurra erabiliaz zaharberritu zuten. Ederra benetan.


Matsumoton gaude orain. Egun batez atsedena hartu eta Japoneko Alpeak bezala ezagutzen diren mendietara joko dugu bertako paisaiaz gozatzera.




TOKYO

Últimamente las ciudades han sido el centro de nuestras visitas: Chengdu, Kuala Lumpur y Tokyo, una de las ciudades más grandes del mundo, que cuenta con grandes rascacielos en su centro neurálgico, rodeados a su vez por un ir y venir de personas y de automóviles. Aunque en un principio nos daba cierto miedo lo que nos podíamos encontrar, nos hemos sentido muy cómodos en Tokyo, ya que el perfecto orden y organización que caracteriza a los japoneses nos ha sido de gran ayuda.

La verdad es que cuando ves a tanta gente pululando a tu alrededor acabas sintíendote como una hormiga. Siendo así, para nosotros ha resultado más fatigoso el incesante ritmo de la ciudad que el de las bicicletas.

Pero no todo es modernidad en Japón, en nuestra visita también encontramos antiguos templos restaurados, como el de Asakuso. Sin embargo, lo que más nos ha gustado de Tokyo ha sido la cantidad de bicicletas que hemos visto. Aunque se trata de una ciudad enorme, mucha gente utiliza la bici para ir de un lado a otro, y a pesar de que pueda parecer lo contrario, coches, peatones y ciclistas circulan en armonía por esta gran ciudad. Ésto nos ha dado qué pensar... tal vez la clave del asunto radique simplemente en el respeto mutuo.

El motivo principal por el cual nos hemos movido tan tranquilos por Tokyo se llama Andreas, al que conocimos junto a otros tres alemanes en Myanmar. ¿Quién nos iba a decir hace seis meses que a día de hoy íbamos a estar en Tokyo alojados en su casa? Después de pasar cinco días con él, llegó a la hora de despedirnos y siendo una buena cena la mejor manera de hacerlo y estando en Japón, optamos por el sushi como acompañante para la despedida.
Muchas gracias
Andreas, ¡hasta la vista!

2 comentarios:

  1. A zer nolako aldea!!!
    oain bai kriston inbidia....Japón!!
    Beti bezala argazki puskak!!
    Ondo ikusten zaituztet eta gutxi barru gertuago ikusiko zaituztegu jajajjajj!!!
    Muxu handi bat!!

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Bikote!!!
    Aspaldi nuen buruan idazteko baina...
    irakurri eta begiratu dut zuen peazo bidaia noizean behin!!! Zoragarria!!!! goraintziak IKUSMUNDU partez munduari, eta besarkada handi bat zuentzat.
    Asko disfrutatu Filipinan!!! Como locos!!!
    Muxu handiak Mexikotik!
    Yoly

    ResponderEliminar