HITZAURREA
Bidaia hau noiz gauzatzen
hasi zen pentsatzen jarri eta 2002ko abuztua datorkigu gogora. Kuba izan zen
herrialdea, 20 egun eta bizikletaz, noski. Gero etorri ziren Guatemala, Laos,
Malawi, Sulawesi, Tanzania, Bolivia, Tadjikistan, Kirgizistan, Mozambike,
Zimbabwe, Maroko, Sri Lanka, Pakistan...
Bidaia hauetako bakoitza
orain datorkigun bidaia egiteko ezinbestekoa dela sentitzen dugu. Lehenengo
bidaia hartan piztu zen txinparta hurrengo bidaietan, pixkanaka-pixkanaka,
herrialdez herrialde, pedalkadaz pedalka, hauspotzen joan dela aurrean daukagun
urte beteko su indartsuan bihurtu arte. Bizikleta eta ezagututako txoko
bakoitza izan dira su hau elikatu duten bi erregai garrantzitsu. Baina
erregairik garrantzitsuena, su honi distira berezia ematen dion ezinbesteko
elikagaia, lagunak dira.
Zuok guztiok
gabe ezin izango genituzke egin ditugun bidaiak egin eta, hortaz, ez geundeke
orain aurretik dugun urte beteko bidaia hau hastear egongo. Zenbat jende dago
bidaiatu nahi baina norekin bidaiatu ez dakiena? Ezagutu ditugu batzuk.
Bakarrik ere bidaiatu daiteke, bai, baina gure bizipenak elkarbanatzeko beharra
sentitzen dugu. Bizitzen ari garena benetakoa dela ikusteko, ez gaudela
ametsetan.
Ametsetan ez
gaudela, esna, bizi-bizirik sentiarazi diguzuen guztioi:
Koldo Pantxo lopez ematen dezu argazki honetan.
ResponderEliminarongi ibili
Iñigo iloba