martes, 11 de septiembre de 2012

ONGI ETORRI INDIARA


Jakinaren gainean geunden, abisatu ziguten, eta halere zaplazteko ederra jaso dugu. Soinu, zabor, ke, kirats, txirotasun eta erokeriazko zaplaztekoak bete-betean harrapatu gaitu. Askotan entzungo zenuten kopla hau, ba halakoxea izan da Indiak ekaini digun ongi etorria. Azal gogortua, oso gogortua eduki behar da hankarik, besorik gabeko elbarriak nonahi eskean ikusi eta aurrera egiteko edo ume jaio berria eskuetan duen neskatila etorri eta ezikusiarena egiteko. Kalean, etxerik gabe milaka pertsona bizi da hemen. Sekulako trafikoa, zaborra nonahi, pixa-usaia…



Eta halere zeinen txoko ederrak dituen Indiak. Hasteko, Amritsar hirian dagoen Sij erlijioaren Urrezko Tenplua. 




Delhiko Indiako Atea. Delhi izan da gure Indiarako atea.



Nola ez, Agrara bisita egiteko tartea izan dugu Taj Mahal txundigarria ikusteko. Sinesgaitza da horrelako zikinkeria eta kaosaren artean nola agertu daiteken hain gauza ederra.




Agran Yamuna ibaia. Ausartuko al zinateke ur horietan bainua hartzen? Gu ez!



Delhiko Paharganj auzo eroa. Kalean jendea lotarako prest eta Indian hain ugariak diren “ciclorickshaw”ak, pedalei eraginez dabiltzan taxiak. Gidari askok bertan lo egiten dute.




Ez genuke inoiz pentsatuko baina halaxe izan da. Delhiko Indira Gandhi aireportuan aurkitu dugu babesa. Normalean inolako erakarpenik ez duten aireportu horietako batean topatu dugu, Delhiko eroetxetik hiesi, sosegua eta erlaxatzeko denbora. Srinagarrerako hegazkina hartu dugu. Ea iparraldeko Kashmirren lasaitasun pixkatxo bat aurkitzen dugun!

5 comentarios:

  1. NI bueltatuko nintzateke!! kiratsa, kea, zaborra.....hartu hegazkina berehala eta gasteizera, hemen goxo- goxo gaude eta!!
    Muxutxu bat bikote, jarraitu zuen ametzak errealitatu bihurtzen!!

    ResponderEliminar
  2. Después de un comienzo duro y sinuoso por el Karakórum, ahora toca un rodar mucho más "cómodo" por India.
    Un abrazo y un fuerte empujón desde Gasteiz.

    ResponderEliminar
  3. Alferrak!! Zintzilikatu argazki berriak jada zuen berri gaude eta!!
    Muxu handi bat eta jarraitu zuen ametzak egia bihurtzen!!

    ResponderEliminar
  4. Aragazki ederrak. India horrelakoa da, bai. Animo Euskal Herritik!!!

    ResponderEliminar
  5. Ez daukazue lotsarik! Bizikleta gainean igo al zarete alfer halakoak? Ea argazkiren bat ikusten dugun bizikleta gainean. Euskal Herrira egokitzen ari gara. Hemen mendiak oso txikiak dira(most likely flat), ibaiak ere nanoak, karretera zabalak, oso leunak eta kotxez beteta, bidegurutzeak edonon, semaforoak toki guztietan,tabernak jendez gainezka (gizon eta emakumezkoak!). Oso herrialde arraroan bizi gara.
    All chicken coming

    ResponderEliminar