martes, 4 de septiembre de 2012

HITZAURREA

Bidaia hau noiz gauzatzen hasi zen pentsatzen jarri eta 2002ko abuztua datorkigu gogora. Kuba izan zen herrialdea, 20 egun eta bizikletaz, noski. Gero etorri ziren Guatemala, Laos, Malawi, Sulawesi, Tanzania, Bolivia, Tadjikistan, Kirgizistan, Mozambike, Zimbabwe, Maroko, Sri Lanka, Pakistan...

Bidaia hauetako bakoitza orain datorkigun bidaia egiteko ezinbestekoa dela sentitzen dugu. Lehenengo bidaia hartan piztu zen txinparta hurrengo bidaietan, pixkanaka-pixkanaka, herrialdez herrialde, pedalkadaz pedalka, hauspotzen joan dela aurrean daukagun urte beteko su indartsuan bihurtu arte. Bizikleta eta ezagututako txoko bakoitza izan dira su hau elikatu duten bi erregai garrantzitsu. Baina erregairik garrantzitsuena, su honi distira berezia ematen dion ezinbesteko elikagaia, lagunak dira.

Zuok guztiok gabe ezin izango genituzke egin ditugun bidaiak egin eta, hortaz, ez geundeke orain aurretik dugun urte beteko bidaia hau hastear egongo. Zenbat jende dago bidaiatu nahi baina norekin bidaiatu ez dakiena? Ezagutu ditugu batzuk. Bakarrik ere bidaiatu daiteke, bai, baina gure bizipenak elkarbanatzeko beharra sentitzen dugu. Bizitzen ari garena benetakoa dela ikusteko, ez gaudela ametsetan.

Ametsetan ez gaudela, esna, bizi-bizirik sentiarazi diguzuen guztioi:

Dorron, Joseba, Totxo, Mikel, Saioa, Gorkita, Haitzol, Borin, Mai, Ibon, Haritz, Ritxi, Garbine, Eneritz, Olatz, Joanna, Ane, Xabi, Anartz, Nagore, Unai, Greg, Petxi, Ekaitz, Anita, Gorka, Ibon, Aurora, Ruben, Inigo...

Eskarrik asko denei


1 comentario: