viernes, 7 de diciembre de 2012

Bueltatu gara mendialdetik eta berriz ere Katmandun gaude. Ia hiru aste eman ditugu mendialdean oinez eta egia esan, oso zaila egiten zaigu egun hauetan bizitakoa eta ikusitakoa hitzez eta irudiz azaltzea. Saiatuko gara.

SHIVALAYA-LUKLA
Gaur egun Everest inguruko trekkingak egiteko jende gehiena hegazkinez hurbiltzen da Katmandutik Luklararaino. Baina Luklan aireporturik ez zegoenean, askoz urrunago  hasi behar ziren oinez mendizaleak. Guk ere lehenago hastea erabaki genuen horretarako Katmandutik Shivalayarainoko bidea autobusez eginez. Bizikletaz edo oinez egindako  edozein egun baina gogorragoa egin zitzaigun 7 ordu izan behar zirenak 12 orduan bihurtu baitziren. Hori bai, Nepaleko herritarrekin nahasteko aukera ezin hobea izan genuen. Autobusa leporaino eta barruan sartzen ez denak… sabaian badu tokia!



Autobuseko bidaiaren ostean irrikaz geunden oinez hasteko eta oso gustura ekin genion bideari. Mendi erraldoien paisaietatik urrun ingurunea berdea da lehenengo aste honetan eta elurra eta hotzaren presentzia ez da nabari oraingoz.



Luklarainoko bidea oinez egiteak daukan gauzarik politena herri txikietako bizitzaz gozatzea da. Goi mendietan hori ez da hain erraza. Herriz herri Nepaleko mendialdeko egunerokotasuna ikusi eta bertako biztanleekin harremana izateko aukera izan genuen.

Haurrak




Amak

Eta amonak

Nepaleko hegoaldean ez bezala mendialdean Budismoa da nagusi. Junbesi herrira iristen  geundela atzean ikusten den  Serlo Gompa edo monasterioan etenaldi bat egin genuen.


Bertan hilabete eman zuen Indiatik etorritako Lama budista batek eta guk Junbesiko  bere azken egunean ikusi genuen. Inguruko herrixka guztietatik hurbildu zen jendea espresuki Lamarerin batera errezatzeko, monjeak bereziki.



Pixkanaka mendi elurtuak agertzen joan ziren, oraindik urrun baina gero etorriko zenaren  seinale. Ederra da han urrutian, ia galdurik, ikusten diren mendiak gerturatzen ari direla sumatzea.




Eta, nola ez, ingurune hauetan hain garrantzitsuak diren zamaketari edo  “porter”ak. Errepiderik ez dagoen eremu hauetan bideetan gora eta behera ikusi ditzakezu, zahar edo gazte,  beraien saskiak goraino bete eta bizkar eta buru gainetan edozein gauza herriz herri garraiatzen.



Luklara iristen geldialditxoa eta azken txanparako prest.




LUKLA-GOKYO-RENJO LA
Luklan atseden eguna hartu ostean gorantz jo genuen berriz. Luklatik Namche Bazar herrira doan bidea inguru hauetako jendetsuena da. Mendizale gehienak Luklara hegazkinez iristen dira eta inguruko mendi ibilaldi gehienak egiteko Namche Bazarretik pasa behar da.



Zamaketari gehien dabilen tartea ere hauxe da. Luklako aireportura iristen diren produktuak bizkarrean hartu eta mendietatik gertuen dauden herrixketara garraiatzen dituzte.  Luklan goizean merkantzia hartzen dute eta Namche Bazarrerako bideari ekiten diote. Bidean lo egiten dute eta hurrengo goizean Namche Bazarren uzten dute merkantzia. Handik saskiak hustuta Luklara buelta egiten dute. Bi eguneko lan honetan 40 rupia (eurotan 40 xentimo gutxi gora behera) kiloko jasotzen dute eta 100 kilo garraiatzen dituzte gehienez. Hauek dira hemengo benetako heroiak!



Namche Bazar dotore, Tamcherku (6.608m) mendia zaindari duela.



Namche Bazarren gaua egin eta hurrengo egunean oinez hasi eta berehala Ama Dablanek (6.856m) egun ona eman zigun.


Everesteko oinarrizko kanpamendura doan bidea utzi eta guk Gokyora doana hartu genuen. Gorantz eta gorantz joan arren mendiak beti toki berean jarraitzen dute. Bailara osoan zehar bizkarrak gordetzen Tamcherku (eskuinean) eta Kangtega (6.685m ezkerrean) bere anaia banaezinak izan genituen.


 Haurren atzean agertu zitzaigun lehen aldiz gero hain gertutik gozatu genuen Cho Oyu (8.201m).



Gokyorako bidean Machermo herrixkan geldialditxoa egin genuen. Eguna bertako tontor batera igotzeko probestu genuen eta izugarria izan zen bertatik ikusitako paisaia. Ezkerraldean Everest (8.848m) ondoan beti Lhotse (8.414m) duelarik, erdi-erdian Cholache (6.335) eta bere eskuinean Tabuche (6.367m).



Arranoa Tabucheren gainean


Eta urrunean Cho Oyu berriz. Oraingo honetan bere oinean zabaltzen den izotzezko alfonbra gris erraldoiarekin, Ngozumba Glaziarra.


Jarraian Ainhoaren lagun batzuk aurkeztuko dizkizuegu: Yak arra eta Nak emea. Ingurune hauetan oso garrantzizko animaliak dira. Garraiolari bikainak,  Nakaren esnearekin gazta goxoa eta beraien kakarekin, bai kakarekin, etxeetako tximiniak berotzen dituzte. Kaka lehortzen jarri eta erregai bikaina bihurtzen da. Animalia lasaiak omen dira baina ez guk ezagutu genuen bat. Paseatzen geundela batek Ainhoa eraso zuen eta ozta- ozta saihestu zuen San Ferminen antzera.


Machermotik Gokyora egun batean iritsi ginen. Gokyora iritsi aurretik lehenengo lakua, Taboche Tso eta Gokyo ondoan bigarren lakua, Dudh Pokhari.



Gokyon zur eta lur geratu ginen. 4.800 metroan laku ondoan kokatua dago herrixka glaziarraren morrenak babestua.


Morrenara igo, ezkerra begiratu eta Cho Oyuraino doa glaziarra. Non dago Ainhoa argazkian?


Eskuinera begiratu eta… a ze izotz puska!!!


Gokyo ondoan Gokyo Ri tontorra dago 5.360 metrorekin. Bertatik ikuspegi zoragarria dago eta arratsaldean bertara igo ginen eguzkiaren azken printzak mendien atzean nola ezkutatzen diren ikustera. Gorantz gindoazela Everest eta Lhotse geroz eta handiago.


Tontorretik ikusitako ezin dugu hitzekin azaldu.




Greg eta Koldo eguzkia ezkutatu eta ilargia agertu arte geratu ziren tontorrean. Non dago gauaren arteko muga zehatza?




Gure Gokyoko azken egunean iparralderago joan ginen laku gehiagoren bila. Izoztuta aurkitu genituen eta ura lortzeko zuloa egin behar, kostata gainera.



Cho Oyutik geroz eta gertuago oinarrizko kanpamendutik ez oso urrun.



Gaunata Glaziarrak Ngozumba Glaziarrarekin bat egiten du Everesten begiradapean.


Gokyotik irteteko bidea Renjo La mendatea (5.400m) aukeratu genuen. Gorantz gindoazela  agur esan genien laku, glaziar eta inguruko mendiei. Kostata baina irribarrez  iritsi ginen mendatera. Altuera horretan dagoen oxigenoa gutxiegi iruditzen zaigu beti!





Eta mendatearen beste aldean… bailara berria, mendi berriak, laku berriak, paisaia berriak.




Bailara berri honetatik iparraldera joz gero Tibetera doan Nagpa La mendatea dago. Zoritxarrez gaur egun txinatarrek itxia dute zonaldea eta ezin da iparralderantz jo. Gu bailaran bera joan ginen Thame herri dotoretik pasatuz Namche Bazarrerako bidean.




Namche Bazarretik Luklarako bidea ezagutzen genuen jada eta azkar batean Luklan geunden. Luklatik  Katmandurako bidea oraingo honetan hegazkinez egin genuen. Diotenez Luklakoa munduko aireporturik arriskutsuenetariko bat da. Sustotxoren bat izan bagenuen ere nahiko hegaldi lasaia izan genuen. Mendi guztien gainetik, hodei guztien azpitik...


Trekkingaren bukaerarekin batera gure lagunez agurtzeko ordua iritsi da. Oso berezia izan da bikote izatetik laukote izatera pasatzea. Oso gustura ibili gara laurok batera baina orain berriz ere bi gara taldean eta gure bizikletak zain daude ea pedalei noiz eragingo diegun. Mila esker Greg eta Leslie, laster elkar ikusiko dugu Euskal Herrian edo Aspenen.




Ya estamos de vuelta en Kantmandu después de pasar casi tres semanas caminando y, a decir verdad, nos resulta realmente difícil resumir y mostrar todo lo vivido durante estos días. De todos modos, lo vamos a intentar.
SHIVALAYA-LUKLA
Hoy por hoy, para hacer un trakking por el Everest, la gran mayoría de turistas optan por acercarse en avión hasta el aeropuerto de Luklan y emprender desde allí el camino hacia las impresionantes montañas que lo rodean. Hace años, esta opción era impensable y había que comenzar a andar desde mucho más lejos. Nosotros, también optamos por comenzar desde atrás y para ello cogimos un autobus desde Katmandu hasta Shivalaya. Aunque cueste creerlo, este día fue más duro que cualquiera a pie o en bicicleta, ya que el recorrido de 7 horas previsto, se convirtió en un interminable trayecto de 12 horas. Eso sí, resultó ser una buena opción para mezclarnos con la gente de Nepal ya el autobus iba sobrepasado de gente...

Después de esto, estábamos deseando empezar a andar y emprendimos el recorrido con muchas ganas. Lejos de las enormes montañas destaca el verde del entorno, y durante esta primera semana la nieve y el frío no fueron nuestros compañeros de viaje.

Lo más bonito de hacer el camino de Luklan a pie, es disfrutar de la vida de los pequeños pueblos que vas encontrando. Pueblo a pueblo, fuimos conociendo a los habitantes de las pequeñas aldeas de esta zona montañosa (niñas, madres, abuelas...).

Poco a poco, fueron apareciendo los montes nevados, avisándonos de lo que pronto íbamos a tener ante nuestor ojos. Resulta maravilloso ver cómo se van acercando las montañas que se intuyen en la lejanía. También llamó nuestra atención la presencia de los porteadores, subiendo y bajando caminos sin asfalar, con las cestas apoyadas sobre sus cabezas, llenas hasta arriba, transportando cualquier cosa de un pueblo a otro. 


LUKLA-GOKYO-RENJO LA

Después de descansar un día en Lukla, volvimos a emprender la subida. El camino que va desde Lukla hasta Namche Bazar es el que está más abarrotado de gente, puesto que a gran mayoría de montañeros tienen que pasar por aquí para ir hacia las montaña.

6 comentarios:

  1. Txalo bero bat Miren Rodrigo itzultzailearentzat
    plas, plas, plas
    Un fuerte aplauso para la traductora Miren Rodrigo
    Mila esker Mai

    ResponderEliminar
  2. Fijo buruan duzue Aspenera bisita bat egitea!! hori mutur galanta!Nahiko!!
    Beti bezala argazki ederrak... oain elikatu ondo eta jarraitu abentura gozatzen!
    superpatxo gure partetik...muakkk!!

    ResponderEliminar
  3. Oso argazki politak bikoteeee
    A ze abentura eduki duzuena Nepal aldean susto eta guzti
    Ondo bili eta eskuminak oiartzundik

    MUXU BAT
    IÑIGO ILOBA

    beti ahazten zaizuenon lo egiten duzuen jartzea

    ResponderEliminar
  4. OSO argazki politak!
    Amazing!
    Hara joan nahi dut.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Ba erraza duzu Tost. Hurrengoan mendabaldera jo beharrean ekialderako norabidea hartu!

      Eliminar
  5. jajajjajaja!

    Ez horregatik! Dena den, azken aste hauetan alfer samar ibili naiz. Ea urte berriarekin martxa hartzen dudan eta itzulpenekin buru belarri jartzen naizen. Ondo segi! Muxu erraldoi bat Gasteizko alde zaharretik!!!

    ResponderEliminar