Bueltatu gara mendialdetik eta berriz ere Katmandun gaude. Ia hiru aste eman
ditugu mendialdean oinez eta egia esan, oso zaila egiten zaigu egun hauetan
bizitakoa eta ikusitakoa hitzez eta irudiz azaltzea. Saiatuko gara.
Gokyorako bidean Machermo
herrixkan geldialditxoa egin genuen. Eguna bertako tontor batera igotzeko
probestu genuen eta izugarria izan zen bertatik ikusitako paisaia. Ezkerraldean
Everest (8.848m) ondoan beti Lhotse (8.414m) duelarik, erdi-erdian Cholache (6.335) eta bere eskuinean Tabuche (6.367m).
LUKLA-GOKYO-RENJO LA
SHIVALAYA-LUKLA
Gaur egun Everest inguruko trekkingak egiteko jende gehiena hegazkinez
hurbiltzen da Katmandutik Luklararaino. Baina Luklan aireporturik ez zegoenean, askoz
urrunago hasi behar ziren oinez
mendizaleak. Guk ere lehenago hastea erabaki genuen horretarako Katmandutik Shivalayarainoko bidea autobusez eginez. Bizikletaz edo oinez
egindako edozein egun baina gogorragoa
egin zitzaigun 7 ordu izan behar zirenak 12 orduan bihurtu baitziren. Hori bai,
Nepaleko herritarrekin nahasteko
aukera ezin hobea izan genuen. Autobusa leporaino eta barruan sartzen ez denak…
sabaian badu tokia!
Autobuseko bidaiaren ostean irrikaz geunden
oinez hasteko eta oso gustura ekin genion bideari. Mendi erraldoien
paisaietatik urrun ingurunea berdea da lehenengo aste honetan eta elurra eta
hotzaren presentzia ez da nabari oraingoz.
Luklarainoko bidea oinez egiteak daukan gauzarik politena herri txikietako
bizitzaz gozatzea da. Goi mendietan hori ez da hain erraza. Herriz herri Nepaleko mendialdeko egunerokotasuna
ikusi eta bertako biztanleekin harremana izateko aukera izan genuen.
Haurrak
Amak
Eta amonak
Nepaleko hegoaldean ez bezala mendialdean Budismoa da nagusi. Junbesi herrira iristen geundela atzean ikusten den Serlo
Gompa edo monasterioan etenaldi bat egin genuen.
Bertan hilabete eman zuen Indiatik etorritako Lama budista batek
eta guk Junbesiko bere azken egunean ikusi genuen. Inguruko
herrixka guztietatik hurbildu zen jendea espresuki Lamarerin batera
errezatzeko, monjeak bereziki.
Pixkanaka mendi elurtuak agertzen joan
ziren, oraindik urrun baina gero etorriko zenaren seinale. Ederra da han urrutian, ia galdurik,
ikusten diren mendiak gerturatzen ari direla sumatzea.
Eta, nola ez, ingurune hauetan hain
garrantzitsuak diren zamaketari edo
“porter”ak. Errepiderik ez dagoen eremu hauetan bideetan gora eta behera
ikusi ditzakezu, zahar edo gazte,
beraien saskiak goraino bete eta bizkar eta buru gainetan edozein gauza
herriz herri garraiatzen.
LUKLA-GOKYO-RENJO LA
Luklan atseden eguna hartu ostean gorantz jo genuen berriz. Luklatik Namche Bazar herrira doan bidea inguru hauetako jendetsuena da.
Mendizale gehienak Luklara hegazkinez
iristen dira eta inguruko mendi ibilaldi gehienak egiteko Namche Bazarretik pasa behar da.
Zamaketari gehien dabilen tartea ere hauxe
da. Luklako aireportura iristen
diren produktuak bizkarrean hartu eta mendietatik gertuen dauden herrixketara
garraiatzen dituzte. Luklan goizean merkantzia hartzen dute
eta Namche Bazarrerako bideari
ekiten diote. Bidean lo egiten dute eta hurrengo goizean Namche Bazarren uzten dute merkantzia. Handik saskiak hustuta Luklara buelta egiten dute. Bi eguneko
lan honetan 40 rupia (eurotan 40 xentimo gutxi gora behera) kiloko jasotzen
dute eta 100 kilo garraiatzen dituzte gehienez. Hauek dira hemengo benetako
heroiak!
Namche
Bazar dotore, Tamcherku
(6.608m) mendia zaindari duela.
Namche
Bazarren gaua egin eta hurrengo egunean oinez hasi eta
berehala Ama Dablanek (6.856m) egun
ona eman zigun.
Everesteko oinarrizko kanpamendura doan bidea utzi eta guk Gokyora doana hartu genuen. Gorantz eta
gorantz joan arren mendiak beti toki berean jarraitzen dute. Bailara osoan
zehar bizkarrak gordetzen Tamcherku
(eskuinean) eta Kangtega (6.685m
ezkerrean) bere anaia banaezinak izan genituen.
Haurren atzean agertu zitzaigun lehen aldiz
gero hain gertutik gozatu genuen Cho Oyu
(8.201m).
Arranoa Tabucheren
gainean
Eta urrunean Cho Oyu berriz. Oraingo honetan bere oinean zabaltzen den izotzezko
alfonbra gris erraldoiarekin, Ngozumba
Glaziarra.
Jarraian Ainhoaren lagun batzuk aurkeztuko
dizkizuegu: Yak arra eta Nak emea. Ingurune hauetan oso
garrantzizko animaliak dira. Garraiolari bikainak, Nakaren
esnearekin gazta goxoa eta beraien kakarekin, bai kakarekin, etxeetako
tximiniak berotzen dituzte. Kaka lehortzen jarri eta erregai bikaina bihurtzen da.
Animalia lasaiak omen dira baina ez guk ezagutu genuen bat. Paseatzen geundela
batek Ainhoa eraso zuen eta ozta- ozta saihestu zuen San Ferminen antzera.
Machermotik Gokyora egun batean
iritsi ginen. Gokyora iritsi
aurretik lehenengo lakua, Taboche Tso eta
Gokyo ondoan bigarren lakua, Dudh Pokhari.
Gokyon zur eta lur geratu ginen. 4.800 metroan laku ondoan kokatua dago
herrixka glaziarraren morrenak babestua.
Morrenara igo, ezkerra begiratu eta Cho Oyuraino doa glaziarra. Non dago
Ainhoa argazkian?
Eskuinera begiratu eta… a ze izotz puska!!!
Gokyo ondoan Gokyo Ri tontorra
dago 5.360 metrorekin. Bertatik ikuspegi zoragarria dago eta arratsaldean
bertara igo ginen eguzkiaren azken printzak mendien atzean nola ezkutatzen
diren ikustera. Gorantz gindoazela Everest
eta Lhotse geroz eta handiago.
Tontorretik ikusitako ezin dugu hitzekin
azaldu.
Greg eta Koldo eguzkia ezkutatu eta ilargia
agertu arte geratu ziren tontorrean. Non dago gauaren arteko muga zehatza?
Gure Gokyoko
azken egunean iparralderago joan ginen laku gehiagoren bila. Izoztuta aurkitu
genituen eta ura lortzeko zuloa egin behar, kostata gainera.
Cho
Oyutik geroz eta gertuago oinarrizko kanpamendutik ez
oso urrun.
Gaunata
Glaziarrak Ngozumba
Glaziarrarekin bat egiten du Everesten
begiradapean.
Gokyotik irteteko bidea Renjo La
mendatea (5.400m) aukeratu genuen. Gorantz gindoazela agur esan genien laku, glaziar eta inguruko
mendiei. Kostata baina irribarrez iritsi
ginen mendatera. Altuera horretan dagoen oxigenoa gutxiegi iruditzen zaigu
beti!
Eta mendatearen beste aldean… bailara
berria, mendi berriak, laku berriak, paisaia berriak.
Bailara berri honetatik iparraldera joz gero
Tibetera doan Nagpa La mendatea dago. Zoritxarrez gaur egun txinatarrek itxia
dute zonaldea eta ezin da iparralderantz jo. Gu bailaran bera joan ginen Thame herri dotoretik pasatuz Namche Bazarrerako bidean.
Namche
Bazarretik Luklarako
bidea ezagutzen genuen jada eta azkar batean Luklan geunden. Luklatik Katmandurako
bidea oraingo honetan hegazkinez egin genuen. Diotenez Luklakoa munduko aireporturik arriskutsuenetariko bat da. Sustotxoren
bat izan bagenuen ere nahiko hegaldi lasaia izan genuen. Mendi guztien gainetik, hodei guztien azpitik...
Trekkingaren bukaerarekin batera gure
lagunez agurtzeko ordua iritsi da. Oso berezia izan da bikote izatetik laukote
izatera pasatzea. Oso gustura ibili gara laurok batera baina orain berriz ere
bi gara taldean eta gure bizikletak zain daude ea pedalei noiz eragingo diegun.
Mila esker Greg eta Leslie, laster elkar ikusiko dugu Euskal Herrian edo Aspenen.
Ya estamos de vuelta en Kantmandu
después de pasar casi tres semanas caminando y, a decir verdad, nos
resulta realmente difícil resumir y mostrar todo lo vivido durante
estos días. De todos modos, lo vamos a intentar.
SHIVALAYA-LUKLA
Hoy por hoy, para hacer
un trakking por el Everest,
la gran mayoría de turistas optan por acercarse en avión hasta el
aeropuerto de Luklan
y emprender desde allí el camino hacia las impresionantes montañas que lo rodean.
Hace años, esta opción era impensable y había que comenzar a andar
desde mucho más lejos. Nosotros, también optamos por comenzar desde
atrás y para ello cogimos un autobus desde Katmandu hasta Shivalaya.
Aunque cueste creerlo, este día fue más duro que cualquiera a pie o
en bicicleta, ya que el recorrido de 7 horas previsto, se convirtió
en un interminable trayecto de 12 horas. Eso sí, resultó ser una
buena opción para mezclarnos con la gente de Nepal ya el autobus iba
sobrepasado de gente...
Después de esto, estábamos deseando
empezar a andar y emprendimos el recorrido con muchas ganas. Lejos de
las enormes montañas destaca el verde del entorno, y durante esta
primera semana la nieve y el frío no fueron nuestros compañeros de
viaje.
Lo más bonito de hacer el camino de
Luklan a pie, es disfrutar de la vida de los pequeños pueblos que
vas encontrando. Pueblo a pueblo, fuimos conociendo a los habitantes
de las pequeñas aldeas de esta zona montañosa (niñas, madres,
abuelas...).
Poco a poco, fueron
apareciendo los montes nevados, avisándonos de lo que pronto íbamos
a tener ante nuestor ojos. Resulta maravilloso ver cómo se van
acercando las montañas que se intuyen en la lejanía. También llamó
nuestra atención la presencia de los porteadores, subiendo y bajando
caminos sin asfalar, con las cestas apoyadas sobre sus cabezas,
llenas hasta arriba, transportando cualquier cosa de un pueblo a
otro.
LUKLA-GOKYO-RENJO LA
Después de descansar un día
en Lukla, volvimos a emprender la subida. El camino que va desde
Lukla hasta Namche Bazar es el que está más abarrotado de gente, puesto que a
gran mayoría de montañeros tienen que pasar por aquí para ir hacia
las montaña.
Txalo bero bat Miren Rodrigo itzultzailearentzat
ResponderEliminarplas, plas, plas
Un fuerte aplauso para la traductora Miren Rodrigo
Mila esker Mai
Fijo buruan duzue Aspenera bisita bat egitea!! hori mutur galanta!Nahiko!!
ResponderEliminarBeti bezala argazki ederrak... oain elikatu ondo eta jarraitu abentura gozatzen!
superpatxo gure partetik...muakkk!!
Oso argazki politak bikoteeee
ResponderEliminarA ze abentura eduki duzuena Nepal aldean susto eta guzti
Ondo bili eta eskuminak oiartzundik
MUXU BAT
IÑIGO ILOBA
beti ahazten zaizuenon lo egiten duzuen jartzea
OSO argazki politak!
ResponderEliminarAmazing!
Hara joan nahi dut.
Ba erraza duzu Tost. Hurrengoan mendabaldera jo beharrean ekialderako norabidea hartu!
Eliminarjajajjajaja!
ResponderEliminarEz horregatik! Dena den, azken aste hauetan alfer samar ibili naiz. Ea urte berriarekin martxa hartzen dudan eta itzulpenekin buru belarri jartzen naizen. Ondo segi! Muxu erraldoi bat Gasteizko alde zaharretik!!!