sábado, 16 de marzo de 2013

UR (TOMLE SAP)

Phnom Penh utzi eta kilometro gutxira Kanbodiako nekazal paisaiaz inguratuak geunden. Nekazaritzaz bizi da kanbodiarren gehiengoa oinarrizko gauzekin.



Gurean asteburutan autoa garbitzea oso ohikoa bada hemen animaliak garbitzen topatu ditugu batzuk.


Bidean topatzen ditugun tenplu guztietatik baten bat bisitatzeko tartea hartu dugu.


Tomle Sap lakura iritsi eta bertan topatu genuen Kompong Luang herrixka. Herria lakuan dagoenez bertara iristeko modu bakarra txalupa hartzea da.


Asian zehar aurkitu daitezkeen ur gaineko herri hauekin txundituta gaude. Lurreko herriek duten guztia daukate baina, hori bai, dena ur gainean. Orduak eman genituen bertako bizitzaz gozatzen.

Etxeak



Dendak


Kaleak



Etxez etxeko saltzaileak


Haurrak eskolara


Eta, nola ez, arrantzaleak. Beraiek dira herri honetako eta laku osoko protagonistak. Lakuak ematen dien arrainez bizi dira familia gehienak eta berein inguruan sortu dira ur gaineko herrixka hauek.




Adinak ez du garrantzirik.



Bertan gaua egiteko aukera izan genuen. Ilun egon arren bizitzak ez du etenik.


Kompong Luang atzean utzi genuen Battambang hirira joateko baina oso bizipen ederrak eraman genituen gurekin.

Tailandian ez bezala hemen moto gutxiago eta bizikleta gehiago ikusten da. Ikasle gehienak bizikletaz hurbiltzen dira eskolara. Oso pozgarria da  ikastetxeetako aparkalekuak ikustea.



Kanbodiako emakumeak oso dotoreak dira eta, ahal dutenek, asko zaintzen dute beraien burua. Oso ohikoa da hanketako eta oinetako azkazalak dotoretzen ikustea. Battambangeko merkatuan dendariak beraien postuan zebiltzan,edozein toki da aproposa atontzeko.


Alforjak ostatuan utzi eta Battambangeko inguruak ezagutzeko eguneko txango bat egin genuen. Errepide nagusiak utzi eta kolore grisa gorri bilakatzen da.


Hirietan zein herrietan hamakek arrakasta handia dute.



HARRI (ANGKOR)

Battambangetik Siem Reap hirira txalupaz joan ginen. Lehenengo ibaitik eta gero Tomle Sap lakutik berriz ere. Siem Reap hiri ezaguna da gaur egun Angkorreko tenplu ezagunak bisitatzeko oinarrizko kanpamendu bilakatu delako. Hiria, egia esan, ez zitzaigun batere gustatu. Turistentzat antolatutako makina bat denda, jatetxe, hotel, taberna, bidaia-bulego… imajina dezakezuen guztia eta gehiago.  Baina Angkor hortxe dago eta milaka eta milaka pertsona erakartzen ditu urtero. Zergatia ulertzeko aukera izan genuen.

Toki ederra izateaz gain oso eremu zabala hartzen du. Dozenaka tenplu dago bertan, txikiak, handiak, berrituak, berritu gabeak … bi egun oso eman genituen gure bizikletak hartu eta ingurua ezagutzen.



Tenplu famatuenetarikoa bat Bayon tenplua da, bere aurpegi ugariengatik  ezaguna.




Beste tenplu asko oihanak janda jarraitzen dute oso imajina ederrak eskainiz, magikoak.



Naturak bere hatzaparrez estaltzen du gizakiaren lana. Lehenengo estali eta gero jan.


Angkor asko gustatu zitzaigun, baina ez aztarna zaharrengatik bakarrik, inguruan dagoen bizitzagatik ere bai.


Turistoi gauzak saldu nahian kanbodiar ugari dabil inguruan. Margolari hau bere margoak saldu nahian zabilen.


Angor osoko tenplurik garaiena eta ezagunena Angor Wat da. Kanbodiarrentzat tenplurik garrantzitsuena da, beraien banderan ere agertzen da irudia.


 Angkorri agurra bizikleta gainean eman genion. Iparralderako bidea hartu genuenean  azken aldiz pasatu ginen tenpluen aurretik. Laoseko muga dugu helburu.

6 comentarios:

  1. Inbidia ematen didazue, beti izan baitut tenplu zahar horiek ezagutzeko gogoa. Gu berriz beti bezala lanean gabiltza eta zuen berri eta deien zai.
    Muxu handi bat oiartzundik
    IÑIGO ILOBA

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Lanean zabiltzate bai, baina ez beti bezala, orain lehengusina berri bat daukagu, Noa jaio da!!! Zorionak Ane, Jordi, Aino eta familia guztiari.

      Eliminar
    2. Txiki txikia jaio da (Aino baina handiagoa) Polita da eta oso azkazal luzeak ditu. Ain berekin jolastu nahian ibiltzen da eta zelosa dago baina oso alaia da eta askotan galdetzen du osaba koldoz.
      Ondo izan
      Iñigo

      Eliminar
  2. Benga ba nahikoa da eta itzuli EHra! Ez al zeate nekatu hainbeste denbora gora eta behera ibiltzeaz? Haibeste ur, hainbeste harri zahar eta beroa. Beti izerditan "piel de sapo" gau ta egun...
    Hemen gauzak udaberri itxura hartzen ari dira eta hasi naiz ba itzuleran pentsatzen. Pixkanaka neure burua bidaiatzen hasi da EHra. Beraz zuek ere nahikoa duzue! Gainera iloba berria edukita.
    Besarkada handi bat munduaren beste aldetik

    ResponderEliminar
  3. Hello!! Your trip looks like its been so amazing since we left! Greg and I are jealous looking at your pictures. So beautiful. I can't understand any of the text on here, so i hope its saying that you're having a lot of fun and meeting wonderful people. I hope to get to hear about it from you in person some time soon! Greg and I are still hoping to come visit the Basque country when you're back, and of course you both are always welcome here. I wish i had written you sooner, you both stay in our thoughts and we often wonder about where you are in your trip. We're cheering you on from Aspen!

    xoxo

    Leslie and Greg

    ResponderEliminar
  4. Ez dirudi baina bidaia erdia erre duzuela. Nahiz eta azkar doan , imaginatzen dut bizipen dexente izan dituzuela.
    Zuei esker geografia pila ikasten ari naiz!!
    Beti bezala argazkiak ederrak!!.....nor da argazkilaria??
    ondo ikusten zaituztet argazkietan beraz, dena primeran dihoa ezta??
    Zaindu eta jarraituko dugu harremanetan!!!
    Muxuss!!

    ResponderEliminar